Udal gehienak 2020-2021ean be aurreko urteetako ikastaroak egiteko asmoa daukien arren, hartu beharreko osasun neurriak eta COVID-19aren bilakaereak berak, atzeratu egin dau eskaintzea. Dana dala, urri bigarrenean, ikastaroak hasi daitezan beharrean dabiz Arantzazun, Artean, Bedian, Lemoan, Igorren eta Zeberion. Zeanurin, COVID-19aren bilakaerak itxi ezkero, zemendian hasiko litzatekez jenteak eskatutako ikastaroak.
Lemoako kiroldegia
Lemoako kiroldegiko ikastaroetan barriz, izen emotea zabalik dago hilaren 25era arte kiroldegian bertan. Yoga, Pilates, Spinning, Aeromix eta GAP-en emon daiteke izena. Taldeen gehienezko aforoa 9 edo 10 personakoak izango dira. Ikastarook urri bigarrenaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|