Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Urri lehenengoaren 22an izango da Arratiako Ibaiertzetatik X. Martxea

Zeanuriko plazatik, 08:45ean urtengo dira partaideak Zeanuri eta Bedia artean, Arratiako Ibaiertzetatik X. Martxearen 20 kilometroko ibilbidea egiteko. Martxea Arratiako Udalen Mankomunitateak antolatuten dau Mobikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuteko. Helburua, beste batzuen artean, haraneko zidorrak eta bideak berreskuratzea da, baita auzoen eta herrien arteko oinezkoen konexinoa be.
Martxan parte hartzeako ez da beharrezkoa izango aurretik izena emotea. "Guztira, 20 kilometro dira, edade guztietako personentzako egokiak eta ezelango zailtasunik ez daukien inguruetatik" azaldu deutso BEGITUri Aitor Uriguen AUMko Teknikariak. Igorren, zeozer jan eta edateko puntua ipiniko dau antolakuntzeak, parte-hartzaileak indarrak berreskuratzeko.
Antolakuntzeak autobus zerbitzua be eskainiko dau; hain zuzen be, 08:00retatik aurrera, zerbitzu horrek Bediatik Zeanurira eroango dauz ibilaldian parte hartu gura daben herri guztietako personak, Dimakoak be bai. Martxea amaitu eta Bedian mokadua eskaini ostean, zerbitzua barriro egongo da martxan 14:00etatik aurrera, atzera be herrietara joateko.

Bedian Auto Bako Eguna
Urtero lez, Europako Mobikortasun Iraunkorraren Asteari Auto Bako Egunak emongo deutso amaierea. Bediako Udalak, egunari lotu eta bizikletearen erabilerea bultzatzeko ekintzak antolatu ditu. Holan, 10:30ean, euren bizikletea eta kaskoa hartuta, herrian zehar bizikletan ibilteko batuko dira bediaztarrak plazan. Ordubete berandaugo, umeak bizikletan modu seguruan ibilten ikasteko, bide segurtasun zirkuitua egingo dabe. Atzenik, jarduera honeetan parte hartu dabenen artean, bizikleta bat zozketatuko da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD