Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Euskaraldia prestatzen

2018an egin zan moduan, belarriprestak eta ahobiziak euren egunerokoan euskereak indarra hartzeako ariketea egingo dabe aurten be. Baina, aurten norbanakoez gainera taldeak be hartuko dabe parte Euskaraldian, eta entidadeak be neurriak hartuko ditue hizkuntza praktika barriak bultzatzeko. Entidadeen izena emoteko epea hilaren 27ra arte da eta norbanakoena 24an zabalduko da. Zemendiaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, izango da Euskaraldia.
Hizkuntza ohiturak aldatuteko, entidadeak euskeraz berba egiteko gai diran hizkuntz taldeak identifikauko dabez lehenengotik, ariguneak. Ariguneak mota bikoak izan daitekez: barne ariguneak eta kanpo ariguneak. Barne ariguneak entidadearen barruko funtzionamentuko taldeak dira. Kide guztiak euskerea ulertu behar dabe eta gitxienez taldekoen %80 ahobizi edo belarriprest moduan taldean parte hartzeako prest egon beharko da. Kanpo ariguneak barriz, entidadea eta herritarren arteko hartu-emon espazioak dira. Horreetan, beti egongo da ahobizi edo belarripresten bat herritarrakaz euskeraz egiteko.
Mota guztietako entidadeak hartuko dabe parte Euskaraldian: erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kultur eta kirol taldeak eta abar. Arratian, be mota guztietako entidadeak emon dabe izena parte hartzeako; BATZ S. Koop. tartean.
BATZek, Euskera Plana guztiz inplementauta dauka eta Errota Fundazioko EusGara egitasmoan dago. "Euskaraldian emon dogu izena, gure xedeagaz bat etortzeaz ez ezik, hizkuntza ohitura barriak sortzeako talde erabakian oinarritutako ariketa dalako" dinoe BATZetik.

Ahobizi eta belarriprest
Hilaren 24tik aurrera norbanakoak be emon ahal izango dabe izena, ahobizi edo belarriprest moduan ariketan parte hartzeako. Ahobiziak euskerea ulertzen daben guztiakaz euskeraz egingo dabe Euskaraldian. Lehenengo berbea beti euskeraz egingo dabe eta besteak euskeraz ulertuten ez badau bakarrik pasauko dira erderara.
Belarriprestak barriz, euren euskera gaitasunaren arabera ebazten dabe euskeraz noz eta nogaz egin. Euskeraz dakienak eurai euskeraz egiteko eskatzen deutsee, belarriprest izanda.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD