Bagileko eta garagarrileko bost greba egunakaz ez zan Bizkaiko metalgintzako gatazka konpondu eta udako etenaren ostean, akordioa lortzean ez badabe, mobilizazino gehiago iragarri ditue sindikatuak.
Urri lehenengoaren 10ean, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk, ESK-k, CGTk, USOk eta CNTk jakitera emon eben prensaurreko baten, urri lehenengoaren 30etik urri bigarrenaren 4ra arteko greba deialdia indarrean dagoala, baita adostutako beste mobilizazinoak be. Tartean, Bilboko urri lehenengoaren 21eko manifestazinoa.
Sindikatuak eta patronalak 22 bider batu dira Bizkaiko metaleko ituna negozietako baina ez dabe akordiorik lortu. Aurrerapausurik ez egitea, sindikatuak patronalari eta patronalak sindikatuai leporatu eutseen.
Lan-ixteak hasi arte, hogei bat bider bildu egin ziran sindikatu eta patronalak Bizkaiko metaleko ituna negozietako, emaitza onik lortu barik. Horregaitik, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak, eskariak bateratu eta mobilizazino agendea be bateratu egin eben. Holan, bost greba egunerako deialdia egin eben; maiatzaren 23a izan zan lehen greba eguna eta bagilaren 21a atzena.
Aurreko deialdietako greben erantzuna
Aurtengo maiatzean eta bagilan 5 greba egun egin ziran eta Arratian, %80ko jarraipena izan eban deitzaileen arabera.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|