Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ipuin saioa eta literatura tailerra antolatu ditu hileon Dimako Andraizeak

Udazken moreari hasikerea emoten deutsie urri lehenengorako programauta dagozan ekitaldi bik. Biak literatureagaz lotutakoak.
Urri lehenengoaren 19an, Beatriz Egizabalen Ni ta punto izeneko helduentzako ipuin saioa izango da. Ezaguna da Beatriz Egizabal ipuin kontalari feministea gurean. Izan be, 2017tik aurrera Ane Labaka bertsolariagaz batera Erradikalak ginen eta Erradikalak gara emonaldiak egin ditu eskualdeko hainbat herritan eta parte hartu dau beste ekitaldi batzuetan umorezko aurkezpenak egiten.

Irakurketa feminista tailerra
Hilaren 23rako, eguaztena, euskal andra idazleen irakurketa feminista tailerra antolatu dau Andraizeak, Kattalin Miner idazlearen eskutik. Minerrek Nola heldu naiz ni honaino eleberria eta Moio: gordetzea ezinezkoa zen saiakerea ditu kalean, baina tailerrean landuko dan lana ez da berak idatzitakoa, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia baino.
Tailerraren helburua, euskal andra idazleak ezagutzeaz gainera, gaur egungo gaiak ikuspegi feminista bategaz landutea da. Landuko diran gaiak, andren zaintza lanak, familia, andrak eta esfera publikoa, andren sexualidadea, amatasuna, eta eraso sexistak eta sexualak izango dira. Dimako liburutegian izango da, 18:30ean. Izena, hilaren 21a baino lehenago emon behar da andraizea@gmail.com helbidean.
Eider Rodriguez idazle saritua eta ezaguna da, batez be bere ipuingintzatik, baina genero guztiak landu ditu. Bihotz handiegia (2017, Susa) narrazino liburuak Euskadi Saria jaso eban 2018an. Idazlearen beste lan batzuk, Eta handik gutxira gaur (2004, Susa), Haragia (2007, Susa), Nikoleta eta gaua (2008, Elkar), Katu jendea (2010, Elkar) eta Itsasoa da bide bakarra: Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat (2014, Utriusque Vasconiae) dira, besteak beste.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD