Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Jarduerak Persona Nagusien Nazinoarteko Egunaren inguruan

Urri bigarrenaren 1ean, Persona Nagusien Nazinoarteko Eguna ospatuten da. Hori dala-eta, hainbat ekintza antolatu ditue, aurten lehenengoz, eskualde mailan. Bizkaiko pensionisten plataformearen antolaketeari jagokonean, Arratiako eskualdea, Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Zeanuri eta Zornotzak osotuten dabe.
Eskualde mailako lehenengo ekintza, Areatzako Uparan alkarteak antolatu dau; Upokomakatzara mendi ibilaldia, urri lehenengoaren 17an. Partaideak 10:00etan urtengo dira Areatzako eleizatik, Upokomakatzara igon eta Arteara jeitsiko dira Espartatik. Gero, Areatzara itzuli eta bertan kopautxoa izango dabe.

Udalerri Lagunkoiak programearen aurkezpena
Urri bigarrenaren 3rako Bizi Batzordeak, Udalaren laguntzeagaz, Udalerri Lagunkoiak programea eta Igorre eta Abadiñoko esperientziak aurkezteko ekimena prestatu dau. Programa honetan, eskualdean Igorre bakarrik dago eta "beste herriak jakin dagien eta sartzean animetako" antolatu dabe jardunaldia.
Igorreko Kultur Etxean izango da, arrastiko 18:00etan hasita. Udalaren ondo etorriaren ostean, Abadiñok azalduko dau bere esperientzia; gero, Igorrek. Ondoren, Bizkaia mailako "talde eragilearen zeregina" azalduko dabe Bizkaiko Adinekoen Kontseiluan dagoan Talde Eragilearen zeregina, hain zuzen be. Atzenik, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikari batek programearen aurkezpena egingo dau.
Ondorengo mokautxoak, bururatutakoak modu ez formalean komentetako balioko dau.

Eskualdeko bazkaria Diman
Eskualdeko alkarte guztien bazkariagaz amaituko dira aurtengo Persona Nagusien Nazinoarteko Egunaren inguruko ekimenak. Urri bigarrenaren 5ean izango da Diman eta "180 edo 200 persona inguru" batzea espero dau Javi Zuloaga Bizi Igorre eta Adinekoen Kontseiluko Talde Eragileko partaideak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD