Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programeagaz lankidetzan egin dau.
Enpresa Ideien Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteak hartu ahal izango dabe parte, eta, guztira, 7.000 euro bananduko dira saritan. Lehenengo saria 4.000 eurokoa izango da, bigarren saria 2.000 eurokoa, eta 1.000 euroko beste sari bat emongo jako Lehen Sektoreari lotutako idearik onenari; izan be, sektore hori estrategikoa da Arratian oindino be. Proiektuak aurkezteko azken eguna urri bigarrenaren 31n, 14:00etan, izango da.
Sariak lortzeako baldintzetako bat da enpresa idea; hau da, enpresearen egoitza edo ekoizpen gunea, Arratian egotea, eta 2019. urtean daborduko sortu diran proiektuak be hartu leikie parte.
Epaimahaiak, proiektuaren izakera barritzailea hartuko dau kontuan batez be. Baita balio erantsia eukitea, edo-eta originala izatea, eta kalidadezko enplegua sortzeako dituan aukerak be. Proiektuaren garapen eta zehaztasun maila, iraunkortasuna, eta gizartean daukan eragina be izango ditu kontuan epaimahaiak bere ebatzian. Aurreikuspenen arabera, sariak 2019ko abenduaren 11n bananduko dira. Saria jasoten daben proiektuen ideak eta horreen jaubetza intelektuala Arratiako Udalen Mankomunitatearenak izango dira, eta askatasun osoz jarri ahal izango dira martxan, zuzenean edo hirugarrenen bitartez, idea aurkeztu dauan enpreseagaz edo hori barik; beti be, idea sortu daben personak hori garatzeko asmorik ez badaukie.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|