Kontaiguzu ondarea! Ondarea eta Hezkuntza leloa daukie aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak. Katalogoan 200 ekitaldi inguru jasoten dira. Gurean, Areatzak, Dimak, Igorrek, Zeanurik eta Zeberiok daukiez ekintzak programauta, horreetatik hiru lehenengo hamabostaldian.
Zeanurik bete-betean helduko deutso aurtengo gaiari eta rolen araberako hezkuntzaren gaineko berbaldia egingo dau Felix Mugurutzak hilaren 3an, 18:30ean, Kultur Etxean. Berak kontauko dau, hezkuntzaren kontzeptua irakaskuntzarena baino askoz zabalagoa dala eta etxetik hasita, neska-mutilen rol diskriminatzaileen araberako banaketea egiten zala. Lehen jaunartzetik aurrera, umeak jolasak alde batera itxi eta sexu bakotxari egokozan lanak eta zereginak egiten ebezan. Aspaldiko irudiak erabiliko ditu berbaldian.
Areatzako Parketxeak, Gorbeiako Parke Naturala ezetuteko bisitaldi gidatua eta ibilbide didaktikoa prestatu ditu. Parketxean azalpenak jaso ondoren, ibilbidea, Saldropoko hezegunetik izango da. Urri bigarrenaren 10erako dago programauta. Hamar personako taldeak egingo dira, osasun neurriak beteteko. Izena Areatzako Parketxean emon behar da.
Egun berean, Gorbeia Turismo Jomugak antolatuta, Zeberion tenpluak eta etxeak deskubriduteko bisita gidatua egongo da. Ermitabarri, aginte politikoaren, sozialaren eta ekonomikoaren gune bilakatu zan Behe Erdi Arotik eta Aro Moderno osoan zehar, fedea eta tradizinoa oinarri ebezan heziketa sisteman oinarrituta. Ibilaldi laburra da, kilometro bat ingurukoa.
Dima eta Igorre
Bigarren hamabostaldian, Diman eta Igorren dagoz ekintzak programauta. Igorren berbaldia egongo da. Angel Larreak Igorre eta Arratiako hezkuntza ondarea azalduko dau hilaren 21ean, 19:00etan, Kultur Etxean. Ume eta gazteen hezkuntzari eta lanbide-heziketari lotutako udal eskolak, Kontseilu Probintzialak sortutako auzo-eskolak, eskola erlijioso eta monjeenak, ikastetxe pribaduak eta Arratiako aitzindari ezagunetako batzuk (maisu-maistrak) izango ditu berbagai. Egile arratiar batek frankismoaren amaieran, ikastolen mobimentu barriaren testuinguruan, idatzi ebazan euskerazko ikasmaterial batzuk be erakutsi eta azalduko ditu.
Antzasti-Euskaldunon Etxea eta Oba auzoko eskolea bisitauko dabe hilaren 31n, bisitaldi honetan parte hartzean dabenak. Hezkuntza mundu desbardin bi erakutsiko dauz jarduereak: etxeko sozializinoa eta eskolakoa, hain zuzen be.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|