Urri bigarrenaren 5erako, egun osoko jaia antolatu dau AMEk Igorreko merkatarien alkarteak, ondo pasetako eta jenteari herriko komertzioan konsumiduten animetako. Aurtengoa hamargarren edizinoa da eta bederatzi komertziok hartuko dabe parte merkataritzaren jaian.
Beste ekintza askoren artean, Igorreko komertzioen azokea, dronen zirkuitua, egur jolasak edo errealidade birtuala egongo dira Igorren goizeko 10:00etatik aurrera. "Helburua, edade guztietako jentearentzako ekintza erakargarriak egitea da, eta aukerea aprobetxatzea komertzioak ezetuten emoteko eta salmentak sustatzeko" dinoe AMEtik. Izan be, konsumitzaileen ohiturak aldatu egin dira eta saltoki handiak eta merkataritza elektronikoak kalte handia egiten deutsee herriko komertzioai. Horreen aurrean, herriko komertzioak, bezeroentzako arreta eta zerbitzu personalizaua eskaintzen dabe.
Egitaraua
10:00etatik 19:30era, azokea.
11:00etatik 12:00etara, dronen zirkuitua (lehenengo txandea).
11:00etatik 13:00etara, egur jolasak.
11:30etik 13:30era, Zaztaparrak.
16:30etik, 18:30era, errealidade birtualeko simulazinoa.
17:00etatik 18:00etara, dronen zirkuitua (bigarren txandea).
17:00etatik 19:00etara, Segway zirkuitua.
18:30ean, kopaua.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|