Ikasturte barriagaz martxan da barriro Berbalagun, euskera praktikau, hobetu, mantenidu edo beste barik, berba egiteko AEKren ekimena. Aurten, online be izan daiteke.
Aurreko urteetako taldeez gainera, barriak be sortu daitekezala dinoe AEKtik, aukerea gero eta ugariagoa da eta. Berbalagunak, mintzataldeak, familia ekintzak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, mendi urtekerak eta astegoin-pasak egiten dabez alkarregaz.
"Euskerea praktiketea oinarri izanda Lemoan eta Areatzan hainbat talde biltzean dira maiztasun zabalagaz eta jarduerak egiteko. Euskaldunak zein euskeraz ikasten dabizanak alkartzeko taldeak sortzean dira, 5 lagun ingurukoak. Hainbat ekintza egin bitartean euskeraz berba egitea da kakoa. Maiztasuna eta ordutegia taldeko partaideen esku ixten da" dinoe AEKtik.
Izena udaletxeetan edo AEKn emon daiteke arratia_berba@aek.eus helbidean edo 662 199 033 telefonoan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|