Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Sormena eta umore ona jaietan

Zeanuriko Altzusta auzunean, San Migel jaiak urri bigarrenaren 4 eta 5ean ospatuko ditue. Urri bigarrenaren 4an, Asisko San Franziskoren eguna da eta Arratian, besteak beste, Dimako Indusin ospatuten dabe. Hilaren 13an San Fausto da eta Arantzazun ospatuko dira jaiak.
Hilaren 13an izango da Garbeko Azokea be. Igorreko azoka honek 45 urte beteko ditu aurten eta betiko moduan, baserriko udagoieneko produkturik onenak egongo dira. Hogeta hamar ekoizle inguru espero ditue Xabier Altube eta Ramon Urkiza antolatzaileak. "Betiko moduan, eta azokea interesgarri egiteko, danetarik apur bat egon daiten saiatu gara. Barazkiak, frutak, lorak, gaztaia, pastelak eta ogia" azaldu deutso BEGITUri Altubek. Giroa animetako ekitaldiak be egongo dira.

Altzusta (Zeanuri)
Urri bigarrenak 4, barikua
18:30ean, Mus Txapelketarako izen emotea; 19:00etan, Mus Txapelketea.

Urri bigarrenak 5, zapatua
12:00etan, mezea eta barauskarria; 14:00etan, auzo bazkaria; 17:00etan, Briska Txapelketea eta Bola Jokoa; 19:00etan, Ein Go taldeagaz jantzaldia eta txorizoa eta urdaia.

Indusi (Dima)
Urri bigarrenak 4, barikua
12:00etan, mezea; 13:00etan, barauskarria; 17:00etan, Briska Txapelketea; 19:30ean, txitxi-burruntzia; 21:00etan, Ein GO Kantan eta Dantzan; 22:00etan, txokolatea.

Urri bigarrenak 5, zapatua
13:00etan, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak; 14:00etan, Baba Lapiko Lehiaketea; 17:00etan, II. Babaosteko Induolinpiadak; 19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketak; 21:30ean, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz; 22:00etan, auzokoen antzerkia Zer egin diruegaz? antzezlana; 23:00etan, zozketea, txokolatea eta erromeria.

Sanfaustoak Arantzazun
Arantzazun, sanpedroez gainera, sanfaustoak be ospatuten dira.

Urri bigarrenak 11, barikua
17:00etan, umeen eskupelota partiduak; 19:30ean, buruhandiak eta Arantzazu Kantari pintxo poteoan, Kantu Bat Gara taldeagaz Herriko Tabernatik, Montero jatetxera.

Urri bigarrenak 12, zapatua
09:00etan, plazatik hasita, Arantzazuko Mugari Bira Argiñatx Mendi Taldeak antolatuta; 14:00etan, herri bazkaria plazan; 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak; 20:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria eta atsedenaldian Arantzazuko jaiek Super8 filmaren emonaldia.

Urri bigarrenak 13, domekea
10:00etan, dianea txistulariakaz; 10:30ean, mezea; 11:30ean, buruhandiak, Urpegaz herri kirolak eta jolasak ume eta nagusientzat; 17:30ean, Bingo-bertsoak eta txokolatea.
Euria egiten badau ekintzak frontoian egingo dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD