Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
2020-2021eko ikastaroak

Protokolo barriakaz ekingo deutsie 2020-2021 ikasturteko udal ikastaroai hileon. Aurreko urteetan baino talde txikiagoak izango dira baina herritarrai, kultura eta kirola prezio egokian eskaintzearen aldeko apustua egin gura dabe udalak, osasuna osoko ondoizate moduan ulertuta.

Arantzazu
Hilaren 2a da izena emoteko azken eguna udaletxean. Ikastaroak Mantenimentuko gimnasia, Areto dantzak, Entrenamentu funtzionala, Zumba, Spinning, Umeentzako multikirola, Robotika eta Yoga dira. Kulturgunean, frontoian eta gimnasioan egingo dira. Dana dala, aurten COVID-19a dala eta, spinninga bakarrik egingo da gimnasioan. Beste urte batzuetan gimnasioan egin diranak, frontoian egingo dira, "bere zabalereagaitik, segurtasun neurriak mantenidu ahal izateko lekurik aproposena dalako".

Artea
Hilaren 6ra arte emon daiteke izena udaletxean, 2020-2021 udal ikastaroak egiteko; 13an hasiko dira, Kultur Etxean, Kiroldegian edo eskolako gimnasioan, aforo mugatuagaz. Arteako Udalaren eskaintza hauxe da: Eskulanak, Arte aplikatuak, 3. adineko gimnasia, Zumba, Pilates, Yoga, Euskal dantzak eta Dantza modernoak umeentzat.
COVID-19aren itxierearen ostean, gimnasioa barriro zabalduko dala jakinarazo dau Udalak. Aforoa telefonoz kontroletako eta bertara sartzeako sistema barria ipiniko da martxan. 2020an urte osoan bazkide izandakoak, 2021eko kuotea ez dabe ordaindu beharko, debalde izango dabe.

Dima
Izena emoteko azken eguna urri bigarrenaren 2a da eta ikastaroak hilaren 5eko astean hasiko dira. Pilates, Yoga, Eskulanak, Entrenamentu funtzionala, 3. adinean ariketa fisikoa eta Zumba dira. Elexalde geletan izango dira. Ikasturte honetan, hilean ordaindu beharko da. Prezioak, hileko 20 eta 25 euro bitartean dagoz Diman erroldatuentzat eta 25 eta 30 bitartean herrian erroldatuta ez dagozanentzat.

Zeanuri
Izen emotea zabalik dago Zeanurin. Pilates, Zumba, Entrenamentu funtzionala, Txikung, Gimnasia, Pintura umeentzat, Pintura eta Umeen dantza ikastaroetan emon daiteke izena. Pilates, Zumba, Entrenamentu funtzionala eta Gimnasia zemendiaren 2tik aurrera hasiko dirala emon dau jakitera Udalak. Izena udal webgunean, 94 673 91 46 telefonoan edo harrera@zeanuri.eus helbidean emon daiteke.
Adinekoen gimnasia, Adimen susperketa-Estimulazino kognitiboa, Adinekoentzako eskulanak eta Joste ikastaroak "biziten gabizan egoerearen eboluzinoa hobetu arte" ez dira hasiko.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD