Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ilgoran Jabekuntza Eskolako ikasturteko lehenengo tailerra Zeanurin izango da

Izen, logo eta irudi barriak daukaz Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak. Eta ikasturte barri honetan, baita ikastaro eta ardatz barriak be. Holan, beste batzuen artean, Feminismoa eta euskera ikastaroa, gau baten mendian bibaka egiteko proposamena eta Morea eta Grisa edadeko andrentzako ikastaro lerroa dagoz 2019-2020 ikasturterako eskaintzan. Andra migraduen topaguneai formatua aldatuteko hausnarketea be proposatuten dau eskoleak.
Zeanuriko Mazala Andra Taldeak antolatutako Cuando el dolor nos habla. Aprendiendo a escuchar mi cuerpo izeneko tailerragaz hasiko da ikasturtea. Erika Mayok emongo dau eta 10 euroko prezioa dauka. Lau saio izango ditu, urri bigarrenaren 16an izango da lehenengoa, eta hilaren 23an, 30ean eta zemendiaren 6an izango dira hurrengoak Zeanuriko Kultur Etxean.
Hurrengoa, Morea eta Grisa ardatzaren lehenengo berbaldia izango da eta Monica Ramos Toro, Envejecer siendo mujer liburuaren egilea egongo da Igorren, zahartzaroan andrak topau edo asmatu daitekezan etxe eta alkarbizitzarako aukeren gainean berba egiteko. Berbaldiaren hurrengo egunean, gaiaren lanketea egingo dabe partaideak. Beste gai bat be landuko da oingo ikasturtean; bakardadea, hain zuzen be. Data zehaztu barik dagoan arren, Areatzan izango da, Carmen de la Mata Cordobako unibersidadeko irakaslearen eskutik.
Morea eta Grisak ikuspegi feministatik adinkeriaren gainean hausnartzeko aukerea emon gura dauan espazioa da. Bertan, edadeko andrak, gaian adituak diran beste andra batzukaz batuko dira hausnarketa eta eztabaidarako.
Beste unibersidadeko irakasle bat be, Amelia Barquin, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Artean, Interkulturalidadeari buruzko berbaldia emotekoa da abenduan. Diman barriz, feminismoa eta euskeraren arteko loturea landuko dabe Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel idazleak aprilean.
Elektrizidade tailer bat be aurrekusita dago Bedian zemendirako. Baita kartel feministak diseinetako tailerra Lemoan.
Arratian mendiak askatasun sentipenak esnatzen ditu askorengan eta zale asko dituan aisialdirako aukerea da. Mendian andren autonomia landuteko, igaz, mendiko orientazinoa landu eben andrak Laura Ruiz mendi teknikariagaz. Maiatza aldean, mendian gau bat egiteko proposamena dago Ilgoran eskolako eskaintzan.

Andra migraduen topagunea ez da egongo
Oihane Zulet Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Bardintasun Teknikariaren arabera, Andra migraduen topagunea aldatu gura dabe. "Aurten ez da egongo andra migraduen topagunea. Jarraituko dogu gaia lantzen, baina aurten hausnarketa urtea izango da. Egongo da diru partida bat gaia lantzeko baina ez oin arteko formatuan, beste formaturen batean. Ez dakigu zein formatutan" azaldu deutso BEGITUri.
Hainbat urte izan ditu topaguneak eta formatua agortutzat emoten dau Teknikariak, andra barriengana heltzean ez dalakoan. Izan be, atzen urteotan ez da andra barririk sartu.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD