Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Mobimentu feministeak udal eta herritarren konpromisoa eskatu dau GASaren kontrako burrukan

Gitxi batzuk ezetuten doguzan arren, asko dira Guraso Alienazino Sindrome (GAS) faltsuan oinarrituta, amai umeen kustodia kentzean deutseen kasuak. Arazoa mahai gainean ipini eta administrazinoak bere ardurea hartu dagian, Arratiako Mobimentu Feministeak mozino bat aurkeztu dau Arratiako udaletan.


Arantzazun, Areatzan, Diman, Igorren eta Lemoan, aho batez onartu da mozinoa. Artean eta Zeanurin, EAJ-PNVk abstenzinoa emon eta beste mozino bat aurkeztu eban. Mozino biak onartu ziran: Arratiako Mobimentu Feministeak aurkeztutakoa eta jeltzaleena. Bedian ez dabe mozinoa bozkatu oindino. Urri bigarrenaren 23an, holango egoerea sufriduten dauan Igorreko lagun bateri babesa emoteko, "Iruneren alaba bere Igorreko etxera eta gure artera ointxe!" aldarriagaz konzentrazinora deitu dabe Arratiako Mobimentu Feministeak eta Irune Costumerok.
Mozinoan azaltzen dan moduan, Arratian holango kasuak badagoz eta gehiago be egon daitekez. Horregaitik, udalai, beste gauza batzuen artean, "udala, GAS faltsua eta esangura bereko antzeko terminoak erabilten daben prozesu judizialetan sartuta dagozan herritarrak eta adin txikikoak babestera eta eskura dituen baliabideak eskaintzera" konpromiduteko eskatzen deutsee, baita honen inguruko manisfestazino eta elkarretaratzeakaz bat egiteko be.
Arratiako Mobimentu Feministeak azpimarratu gura dau, mozinoa onartzean, konpromiso batzuk hartu dirala udaletan, eta jarraipena egingo dauala udalak konpromisoak beteten dabezan ikusteko.
 
Irune Costumeroren alabea etxeratzeko konzentrazinoa
Hiru urte bete dira Irune Costumero Igorrekoari alabea kendu eutsiela, eta agindu hori emon ebenen BFAko Haur Zerbitzuko karguak eta langile bat epaiketaren zain dagoz Probintzia Auzitegiak delitu zantzuak ikusi ebalako horretan. Baina oindino epaiketea ez da egin eta ama-alabak jarraituten dabe bananduta. Hori dala eta, urri bigarrenaren 23an, 19:30ean, Igorreko kurutzean egingo dan elkarretaratzerako deia egin dabe. "Ahalik eta jente gehien parte hartzea komenidu da, adierazoteko badala garaia epaiketea egiteko eta alabea bere etxean egoteko" adierazo deutsie begituri Mobimentu Feministatik.

GASa, andra eta umeen eskubideak urratzeko tresna
Udaletan aurkeztutako mozinoan agertzen dan legez, "Guraso Alienazinoa" eta "Guraso Interferentzia" zein "instrumentalizazino" terminoak erabilita, sentzentzia judizial asko erabilten dira andrai umeen kustodia kentzeako, eta aiten mesedetan joateko, askotan aita horreek tratu txar edo sexu abusuen akusazinopean egon arren.
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak (BJKN) GAS moduan ulertzen dan ustezko sindrome hau erabilteari ixteko gomendioa egin deutse epaileai askotan, teoria sasi-zientifikoa dalako. Kezka be adierazo dau termino honen erabilerea "umeen aita abusatzaile edo tratu txar emoileen bildur eta angustiaren errua, andren gainean ipinteko erabilten dalako". Holan, sistema judizialak gehienetan, fokua andrengan ipinten dau; bera epaitzen dau eta autoridadea kentzean deutso, bigarren biktimizazinoa sortuz eta epaiketea traumatiko bihurtuz. Eta bere eskubideak eta umeenak urratuz.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD