Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Gabonetako loteak eta ekoizleen katalogoa aurkeztuko ditu Igitiek

Igitiek, Arratiako Baserritar Agroekologikoen alkarteak, Arratiko Zaporeak izeneko kanpainea abiatuko dau, Errota Fundazinoa, Gorbeialde eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz.


Kanpaina honetan ekimen bi dagoz. Alde batetik, Igitiek Arratiako ekoizleen katalogo bat aurkeztuko dau, eta bestetik, ekoizle horreen produktuez osotutako otzara bi eskainiko dabez Gabonetarako.
Katalogoan, Arratiako 10 ekoizle eta proiektu desbardin azalduko dira. Igitie alkarteko guztiak ez dagoz han eta Igitie alkartekoak ez diran batzuk be agertuko dira, baina "gure filosofiagaz bat egiten daben inguruko baserritarrak dira" danak, Igitiekoen arabera. Alkarteak, "tokiko produktu ekologikoak konsumidu; nekazal kulturea, lana eta bizitza defendidu eta herri komunidade eta ekonomiak" babestea ditu helburutzat.

Gabonetako loteak
Gabonetako loteen kanpainea urri bigarrenaren 15ean hasi, eta zemendiaren 30ean amaituko da. Otzara bi dagoz aukeran; Leungane izenekoa 30 euroko prezioan eta Itxina izenekoa, 50 eurotan. Hainbat ekoizleren produktuak egongo dira bertan: konserbak, eztia, txarrikia, pastea, gozokiak eta marmeladak, esate baterako.
Eskariak 605 728 358 edo 667 395 099 telefonoetan egin behar dira. Igorreko Azokan, abenduaren 14an; Dimako Azokan hurrengo egunean; Arteako Herriko Bentan 19an eta Zeanuriko Txoko Sagarnan 20an, jaso ahal izango dira otzarok.
Arratiako ekoizleak eskaintza hau egiten daben lehen aldia da. "Honako hau aparteko eskaintzea da, Arratiako nekazari, abeltzain eta ekoizle txikien arteko alkarlan bat. Finanziazinoa Errota eta Gorbeialdek lagunduta lortu dogu. Gure helburua lehen sektorea ikusgarri egitea da; izan be ederra litzateke honen antzeko kanpaina gehiago martxan jarri ahal izatea, horretarako baserritar gehiago ekimen honetara bilduz (artzain, ardogile eta konserbagile gazte zein zahar). Aurtengoa kemen handiz egiten dogun ahalegina da, eta espero dogu arratiarron erantzunari esker aurrera egingo dogula etorkizunean be, euren etxeetako mahaietara iristeko" azaldu deutsie BEGITUri Igitie alkartetik.

Igitie
Igitie Arratiako Baserritar Agroekologikoen alkartea, 2012an sortu zan. Baserritik bizi gura eta agroekologian interesautako baserritarrak osotu eben. Alkarteko baserritarrak Igorreko eta Dimako azoken bitartez, herritarrengandik hur egoten saiatzen dira.
Beste ekintza batzuk be egin ditu alkarteak. Elikadura subirautzaren inguruko berbaldi eta topaketak; TTIParen aurkako bizikleta martxea; transgeniko eta glifosatoa debekatzeko mozinoen aurkezpena udal batzarretan; artikuluak prensan sektorearen inguruko gaiak landuz; inausketa ikastaroak; eskoletan eta udalekuetan tailerrak; EHKO kolektiboaren moduko ekimenak bultzatzea; eskola jantokien inguruko informazinoa zabaldutea; sukaldaritza ikastaroak antolatutea eta euren artean auzolana landutea dira horreetako batzuk.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD