Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ondarearen Europako Jardunaldietako ekintzak aurrera doaz

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak, ondarearen izakera kolektiboan ipiniko dabe fokoa eta Areatzan, Igorren eta Zeanurin, prestatu ditue hainbat jarduera programa horren barruan.


Aurreko hamabostaldian ibilbide gidatu bi egon ziran. Oingo hamabostaldian, Areatzak Euskal Jaia ospatuko dau hilaren 19an; Igorren, Angel Larrea historialariak adierazpen kultural tradizionalen gaineko berbaldia emongo dau 23an, eta Zeanurin, 19an hasita, hainbat ekitaldi egongo dira Andra Mari parrokia erre zaneko mendea beteten danean.

Areatzako Euskal Jaia
Urri bigarrenaren 19an, goizetik gauerako egitaraua prestatu dabe Areatzan, Euskal Jaiko aurtengo edizino honetan musikea plazara aterateko asmoz. Baina egun bi lehenago hasiko dira gaiari lotutako jarduerakaz.
Holan, hilaren 17an, 19:30ean, Udal Aretoan, Itsaso Arrietak kantu tailerra emongo dau. Bertan, kantu herrikoiak oinarri hartuta, partaideak, ahozko tradizinoan agertzen diran sinboloen eta barneko mezuen gaineko argibideak jasoko dabez; baita zeharkako mezuak interpretetako baliabideak, euren kantuen errepertorioa aberastuteaz gainera.
Hurrengo egunean, hilak 18, goizean, 11:30ean, Udal Aretoan "Txistuman" izango da. Ivan Allue Hermosilla "Txistuman" musikariak, Euskal Herriko eta munduko instrumentu tradizionalai buruzko kontzertu xelebrea eskainiko deutse ikasleai.
Zapatuan Euskal Jaia kalejireagaz hasiko da 12:00etan. Bertan, Areatzako txistulariak, Eusko Lorak taldeko joaldunak, Bizkaiko Gaiteroak eta Areatzako eta Ondalango erraldoiak eta Arratiako musikari handiak txotxongiloak ibiliko dira. Eguerdiko 13:00etan, Ugarte anaiak, Txakunaren bidean txalaparta saioa eskainiko dabe, eta gero, 13:30ean, Tio Teronen Semeak, FreshCool musika eta jantza ikuskizuna. 15:00etan, bazkaria egongo da frontoian. Arrastian, 17:00etan, Ein GO taldeagaz poteoa; 19:15ean, erromeria Bizkaiko Gaiteroakaz; 20:00etan, Larrain jantzea; 20:30ean, berakatz zopea eta txahal errea, eta 22:00etan, erromeria Tximeleta taldeagaz. Eta betiko moduan, egun osoan, postuak egongo dira inguruko hainbat produktu erosi ahal izateko.

Igorre eta Zeanuriko jarduerak
Igorren, Angel Larrea historialariak Arratiako adierazpen kultural tradizionalen gaineko berbaldia emongo dau hilaren 23an, 19:00etan, Kultur Etxean. Batez be, XX. gizaldiko aisialdiko jardueren gainean egingo dau berba: herri kirolak, jokoak eta ermita eta santutegietako jaietan egindako erromeriak, beste batzuen artean.
Zeanurin barriz, Andra Mari parrokia erre zaneko mendeurrena gogora ekarteko hilaren 19an, ibilbide gidatua egongo da Eleizondotik; 25ean, Ander Manterolak berbaldia egingo dau, eta 26an, Kandelen gaua, kandela argitan ibilbide musikala.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD