Ilgoran Arratiako Jabekuntza Eskolako lehenengo tailerrak, Cuando el dolor nos habla, aprendiendo a escuchar mi cuerpo, Erica Mayoren eskutik, urri bigarrenaren 16an hasi eta lau saio izango ditu. Eskolak, hilaren 16an, 23an, 30ean eta zemendiaren 6an izango dira 18:00etatik 20:30era arte Zeanuriko Kultur Etxean. Ikastaroa, Mazala Zeanuriko Andra Taldeak antolatu dau eta 10 euroko prezioa dauka.
Mina gure egunerokotasunaren parte danean, eragin handia dauka gure bizi kalidadean. Tailer honetan partaideak, horren jatorria bilatuko dabe eztabaida eta hausnarketen bitartez eta gorputz teknika eta erlajazinoa erabiliz, minen ezagutzan sakonduko dabe.
Etxebizitza eta alkarbizitza zahartzaroan
Edadeko andrentzako Morea eta Grisa atalaren barruan; hau da, zahartzaroa feminismotik eregiteko Jabekuntza Eskolako ardatzaren barruan, urri bigarrenaren 24an, 17:30ean, Monica Ramos Torok, Envejecer siendo mujer liburuaren egileak, etxebizitza eta alkarbizitza aukeren gaineko berbaldia egingo dau Igorreko Kultur Etxean.
Hurrengo egunean, berbaldiak eragindako hausnarketak eta eztabaiden barri emongo deutsie andrak alkarreri, etxebizitza eta alkarbizitzako eredu feministak irudikatzeko, Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|