Udalak hainbat barrikuntza egin dauz eskoletan. Haur Hezkuntzako eraikinaren sarreran umeen jolas lekua estaliko dauan aterpea ereigi da, Lehen Hezkuntzako eraikina eta Haur Hezkuntzakoa batzean dituan pasarela bat be egin dabe, lehio barriak ipini, gela bat gehiago atera eta Haur Eskolan modulo barrri bat ipini da. Lan honeek egiteko 337.298 euroko inbersinoa egin dau Udalak.
"Igorreko Udalak, Guraso Alkarteak eta Eskolako Zuzendaritzeak onartu eta alkarlanean landutako proiektua zan aterpea. Haur Hezkuntzako eraikinaren sarreran ereigi da umeen jolas lekua estaliko dauan aterpea. Modu honetan, orain arte euki ez dauan legorra ipini da eta euria egin ezkero, olgetako lekua izango dabe umeak" azaldu deutsie begituri udaletik. Gainera, Lehen Hezkuntzako eraikina eta Haur Hezkuntzakoa batzean dituan pasarela bat be ereigi da, 2,50 metroko zabalerea daukana.
Berogailutan aurrezteko eta kanpotik zarata gitxiago sartzeako lehio barriak ipini dabez Igorreko eskoletan. Eta gela bat be handitu egin dabe. "Zentroko Zuzendaritzeak udalari helarazo eutsan ikasleai laguntza berezia emoteko gelak eukan 36 m2-ko azalerea ez zala nahikoa jarduna egoki egiteko. Hori dala eta, aitatutako gelearen azalerea bikoxteko azterketa bat egiteko eskaerea egin eban. Gelaren ondoan 6x6 metroko altuera bikotxeko argi-patio txiki bat egoan. Argi-patio hori estali eta patioa eta gela batu egin dira aurtengo ikasturtean erabili ahal izateko".
Azkenik, Haur Eskolan modulo barri bat be ipini da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|