Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Aralucen ordu biko lan-ixteak egiten dabilz

Araluceren aurreko jaubea inbersino-funts bat zan eta horren buru, industria-figura moduan Roberto Arenas. BATZek bere trokelgintza handituteko Araluce erosi gura eban. Enpresea erosi ahal izateko, BATZek Araluceri eskaini eutsan produkzino ahalmena betetea, apurka-apurka lan gama osoak ezartzea eta etorkizunerako bidegarritasuna bermatzea, Araluce BATZ taldean sartuz. Horretarako, Araluceko langileak, soldatak %9, %10 edo %12 murriztu behar eben eta urtean lanordu gehiago egin. Baita murrizketa sozial batzuk be. Beharginak, BATZen baldintza guztiak onartu ebezan lanpostu guztien bidegarritasuna bermatuteko eta Aralucek bere aktibidadeagaz jarraitu ahal izateko. 2016ko bagilean, BATZek Araluceren akzino guztiak, %100, erosi ebazan, Araluceko Enpresa Komiteak BEGITUri jakinarazotakoaren arabera.
Aurtengo urri bigarrenaren 3an, Enpresa Komitea bilera batera deitu eben eta han, enpresai amaierea emoten espezialdutako abogadu bi egon ziran, Tomas Garcia eta Fidel Merino, hain zuzen be. Eurek azaldu eutseen komitekoai, BATZek Araluce salgai ipintea ebatzi dauala eta salmenta epe laburrean gertatuko ez balitz, Araluce deuseztatzeari ekingo eutsiela. Aralucen, 141 langilek egiten dabe behar.

Lan-ixteak
Egoera honen aurrean, langileak urri bigarrenaren 15ean, 13:00etatik 15:00etara lan-ixtea egiteari ekin eutsien aste osoan jarraituteko asmoz. Martitzenean manifestazinoa be egin eben.
Erosle baten zain, likidatzaile, abogadu eta ordezkari sindikalakaz batzartuten jarraituten dabe langileak. Greba mugabakoa be erregistrauta daukie, konponbiderik ez bada lortzean, grebara joteko.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD