Kartel feministak diseinetako tailerra Lemoako Kulturgunean izango da Torontileren eskutik. Ikastaroa talde feministetako kideai dago zuzenduta, aldarrikapen eta ekintzak zabaltzeko kartel deigarriak egiteko tresnak emoteko helburuagaz. Ikastaroak lau saio izango ditu, 19:00etatik 21:00etara, zemendiaren 4, 7, 11 eta 13an, hain zuzen. Ordenagailua eroan behar da.
Elektrizidade konponketak
Hilaren 15, 16 eta 17an, Auri Vallejo Sanzek etxean elektrizidade konponketak egiteko tailerra emongo dau Bediako eskolak izandakoetan. Formatzailearen ustez, "brikolajeagazko edo elektrizidadeagazko bildur orokortua, desinformazinoa baino ez da" eta mundu horretan, autosufizientzia lortzea dauka helburu tailer honek.
Lehenengo saioa, hilaren 15ean, barikuan, izango da 18:00etatik 21:00etara. Hurrengo egunetan, zapatu-domekan, 10:00etatik 13:00etara. Izena zemendiaren 8ra arte emon daiteke Arratiako Udalen Mankomunitatean.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|