Abenduaren 9ra arte, martxan dago Igorren, Irakurri, gozatu eta oparitu Topagunearen kanpainea, euskeraz irakurtea bultzatzeko.
Irakurleak, udal liburutegian liburu bat hartu eta irakurri, fitxa bat bete eta liburu horren zozketan parte hartuko dau, liburu hori lagun bateri oparitzeko. Zozketea, egitasmoa amaitzean egingo da parte hartzaile guztien artean eta irakurritako liburua helduko jako etxera irabazleari, liburua lagunari oparitu deion.
Mezua lagunari
Askotan gertatzen da, liburu batek ezetuten dogun persona bat dakargula gogora. Irakurritako liburu hori persona horreri oparitzea da Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainearen asmoa. Holan, irakurritako liburua nori oparitu pentsau ondoren, liburua liburutegira bueltau eta fitxa beteteaz batera, mezu bat idatzi behar jako, tokau ezkero, liburua opari izango dauan lagunari. Herri guztietako fitxak jasotean, liburuen zozketea egingo da eta irabazleak etxean jasoko dabe oparitu gura daben liburu hori, mezua itsatsita, oparitzeko prest.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|