San Martin eguna zemendiaren 11n da eta sasoi baten txarria hilteko eguna izaten zan. Euskal Herrian San Martin izenpeko ermita asko dagoz eta batzuen inguruetan, txitxi-burruntzia edo-eta babajanak txarrikiagaz antolatuko ditue auzokoak. Baita Arratian be; Bedian, berbarako. Aurten, astelehena da zemendiaren 11 eta aurreko zapatuan, hilak 9, ospatuko dabe udagoieneko jai hau.
Zemendiak 9, zapatua
09:00etan, ibilaldia Martin Atutxaren oroimenez, plazatik urtenda.
10:30etik 12:00etara, txitxi-burruntzia, herriko gazte trikitilariak girotuta.
12:00etan, mezea ermitan.
12:45ean, bola jokoa eta zozketea.
14:30ean, baba-jana eta erromeria frontoian.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|