Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Amaiur Atxa Bizkaiko Eskolarteko Bertso Txapelketako finalean

Arrigorriagan jokatu zan urri bigarrenaren 17an Bizkaiko eskolarteko bat-bateko finala eta finalisten artean Amaiur Atxa Areatzakoa egon zan. Irune Basagoiti Ermuakoak jantzi eban txapela.
Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak alkarlanean antolatuten dabe eskolartekoa. Aurten 27 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta zortzi heldu ziran finalera. Bat-bateko finalean Igor Menika Arantzazukoa ibili zan aurkezle beharretan.

Idatzizkoa online
Aurten idatzizko txapelketea online egin dabe Bizkaiko gazteak. Guztira 97 parte hartzaile egon dira eta sarituen artean Arratiako sei dagoz. Holan, 2008an jaiotakoen kategorian, Imanol Kanaletxebarria izan zan txapelduna, Marie Ozerinek bigarren egin eban eta Maialen Zautuak hirugarren, hirurak Igorrekoak; 2007an jaioetakoenean, Itziar Agirrezabalaga Areatzakoak bigarren egin eban eta Enara Gallastegi Dimakoak hirugarren saria eroan eban. 2005etik 2002ra jaiotakoen kategorian, Aner Zuluaga Igorrekoak hirugarren egin eban.
Sari banaketea Arratia Institutuan egin zan urri bigarrenaren 30ean, eguerdian. Galder Olibares irakasleak aurkeztu eban banaketea eta Gurutze Barainka, Arratia Institutuko zuzendariak, Illart Gumuzio, Igorreko alkateak, Josu Gorospe, Dimako alkateak eta Yazmina Beobide Areatzako zinegotziak banandu ebezan garaikurrak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD