Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arnasa Gara kanpainearen aurkezpena egingo da Diman eta Zeanurin

Zemendiaren 8an, 19:00etan, kanpainearen aurkezpen ekitaldia egingo da Dimako Abaroa Aretoan eta hurrengo egunean, 18:00etan, Zeanuriko Kultur Etxean.


Kanpainearen euskarri garrantzitsua izango da abendutik aurrera EiTBk emongo dauan Kartzela webseriea be, eta serie horren lehen kapituluak aurkeztuko dira Dima eta Zeanuriko ekitaldietan. Serieko aktore batzuk be egongo dira bertan, landuten diran gaien inguruko hausnarketea modu alaian eta erakargarrian egiteko.
Ondoren, mokaua egongo da Diman eta bertso afaria Zeanurin.
Sustrai Colinak eta Aitor Mendiluzek botako dabez bertsoak. Bertso afaria Jubiladuen tabernan izango da, 20:30ean, eta txartelak jubiladuen tabernan bertan erosi ahal izango dira 20 euroko prezioan.
Ordu eta erdiko saioa izatea aurreikusten da eta saioaren amaieran herritarrak euren ekarpenak egingo ditue. Guztira 22 herritan egingo dira aurkezpenak.

Kanpainea
Kanpaineak fase bi izango ditu. Lehenengoan, aurkezpen ekitaldiak egingo dira herriz herri; webgunean Arnasa Gara kanpainearen nondik norakoak bilduko dira, eta sare sozialetan kanpainearen gaineko mezuak nahiz herrietako saioen agendea zabalduko da. Durangoko Azokan amaituko da lehen fasea, Kartzela serie digitalaren aurkezpen publikoagaz batera.
Bigarren fasea abenduaren erdikaldetik aurrera izango da. Serie digitala Euskal Herri osoarentzat ikusgai egongo da eta arnasguneak ezetuten emongo dira, daukien garrantziaz jabetu daiten jentea. Euskal Herriko gainerako euskaldunai zuzenduko jakie mezua, diskursoaren lanketea eginaz.

Arnasguneak
Joshua Fishman soziolinguisteak Reversing Language Shift (1991) liburuan hizkuntza baten biziraupenerako eta bizibarritzerako breathing space edota arnasgune bat zein garrantzitsua dan nabarmendu ebanetik, hizkuntzen bizibarritze prozesuetan iparrorratz bihurtu da arnasguneak jagotea.
Euskal Herrian be lan handia egin da ildo horretan. Ikerketa eta programa soziolinguistiko ugari egin dira atzen 20 urteotan herri honeen egoera soziala ezetu eta zaintzeako asmoz. Holan, lehen aldiz arnasguneen garrantzia azpimarratuko dauan kanpainea abian jarri dabe Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak, UEMAk eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD