Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Herritarrakaz batzarrak egiten hasi da Arteako Udala aurrekontuak egiteko

Urri bigarrenaren 24an izan zan auzoen lehenengo batzarra eta zemendiaren 7an izango da hurrengoa. Herri batzarra zemendiaren 14an izango da.
2020ko aurrekontuak egiteko prozesu parte hartzailea, urri bigarrenaren 18an hasi zan Ogasun Batzordea eta Batzorde Informatiboagaz. Ondoren, auzoen batzarrak hasi ziran.
Lehenengo batzarrera deituta egozan Biteri, Ugarte, Astui, Garantxe, Esparta, Larrazabal, Garai, San Martin, Bildosola, Mendieta, Gaztelu, Agarre, Bistalegre, Eleixabeiti, Gallao, Madaria, Ibarretxe, Olabarri, Ugaldeta, Igertza, Sarasola, Garaiurkiola, Kukutze, Murga, Iturria, Laureta, Errotazahar eta Medietagoikoako auzotarrak. Bigarren batzarra, zemendiaren 7an, 19:30ean, Kultur Etxean izango da, eta han, Herriko Plaza, Kalleja eta Astuibekoakoak egin ahal izango dabez euren ekarpenak. Hurrengo astean, hilaren 14an, 19:30ean, herritar guztiak dagoz deituta Kultur Etxeko batzarrera.
Batzarrotan, herritarrak euren eretxian hurrengo urtean eginbeharrekoen barri emoten deutsee udal ordezkariai, eginbehar horreek aurrekontuetan sartu eta diru partida bat izan dagien.
Ondoren jasotako ekarpenak aztertuko dabez eta abenduaren 2an Ogasun Batzordea batuko da. 2020ko aurrekontuak onartzeko ez ohiko Osoko Bilkurea, abenduaren 13an izango da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD