Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Laburbirako filmak Areatza eta Igorren

Areatzan zemendiaren 27an, udaletxeko Areto Nagusian eta Igorren, zemendiaren 20an, Lasarte Aretoan ikusi ahal izango dira.


Topaguneak antolatutako emonaldiak 19:30ean izango dira eta ordubete inguru irauten dabe.
Filmok, Harria Herria, Mamarro, Gau Beltza, Urak dakarrena, Anti, Tigre bat, Pil Pil, Kateak eta Jauzi bat eta prixt dira; lehenengo biak Dimako zuzendariak egindakoak. Ibon Iza, Mamarro filmaren zuzendaria egongo da Areatzako emonaldian, publikoagazko barriketaldian. Areatzako saiorako edukierea mugatua da eta izena emon behar da zemendiaren 26ra arte 94 673 90 10 telefonoan. Izena emon dabenakaz edukierea gainditzen bada, 26an zozketea egingo da.
Izaren filma Diman grabauta dago eta ia lantalde osoa Arratiakoa da. Gabriel Arestiren Mundu munduan liburuko Joku arriskutsuak ipuinean dago oinarrituta eta Josu Goikoetxearen Zer luzea negu hau liburuko Mamarro poematik abiatuta.
Janire Etxaberen Harria Herria da Dimako beste produkzinoa. Etxaberen lana igazko Bilbao Mendi Film Festival-en egon zan eta aurten Mendi Tour-eko zirkuituan dago. Paraje natural baten egindako jantza bertikala eta eskaladea buztartzen ditu.

Topagunea eta Zertu
Laburbira, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuten dau herriz herriko euskaltzaleen alkarteakaz alkarlanean, Arratian Zertu Kultur Elkarteagaz. Zirkuituak euskerazko ikus-entzunezko produkzinoa ezetu arazo eta herrietako kultur eskaintzea aberasteko helburua dauka.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD