Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Inguruko baserrietako produktuak XX. Nekazaritzako Elikagaien Azokan

Zemendiaren 10ean, 10:00etatik 15:00etara, XX. Nekazaritzako Elikagaien Azoka egingo dabe Lemoako Elizondo auzoan. Bizkaiko 14 herritatik eta Gipuzkoako batetik etorriko dira baserritarrak, 20 postutan, sasoi honetako produktuak saltzera.
Baserriko hanburgesak (Lemoa), frutak, barazkiak, mermeladak eta konserbak (Igorre), eztia (Zeanuri), ogia, fruta ekologikoa eta ardi gaztaia (Zeberio), baserriko txorizoak, pastelak eta ogia (Orozko), Urdulizko garagardaoa edo Galdakaoko txakolina egongo dira salgai, besteak beste. Gipuzkoako Seguratik karakolak ekartekoak dira.
Udagoienean faltau ezin diran perretxikoak be egongo dira ikusgai, Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako erakusketa mikologikoan Atxetako plazan. Perretxikoak, Arratian bertan batutakoak izango dira. Izan be, hilaren 9an, Ganzabalek, goizeko urtekerea antolatu dau Arratiatik perretxikotan joateko.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD