Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Euskaraldia ate joka

Zemendiaren 20tik abenduaren 4ra arte, bigarren Euskaraldia, euskeraz "Gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin" egiten ariketa soziala egingo da Euskal Herri osoan. Parte hartzeako izena emoteko, eta ahobizi edo belarriprest txapak eskuratzeko atzen eguna bezperakoa da. Arratian, udalerri bakotxean egun eta ordu zehatzak egon dira eta egongo dira horretarako.
Herri batzuetan, egunerokotasunean sartu gura dabenez euskeraz egitea, ez dabe ezer berezirik egingo; beste herri batzuetan barriz, hain euskalduna dan aldarrikapena eta jaia buztartu egin gura dabe jentea motibetako. Hori dala-eta, ekintza kulturalak antolatu ditue. Erdibidea topau daben herriak be badagoz, Dima eta Zeanuri, berbarako, eta COVID-19a dala-eta, eta jentea pilatu ez daiten, herriak banderolakaz apaintzea, bideoak egin edota etxetik eta online egin daitekezan ekintzak abiatu ditue jentea euskeraz egiten animetako.

Kultura ekintzak
Areatzan, kultura presentzialaren alde egin dabe Euskaraldian eta lau hitzordu daukiez billaroztarrak. Kontzertua, filmak, berbaldia eta herri argazkiak osotuten dabe programazinoa. Euskaraldiari hasikerea emoteko, Manez bakarka kontzertua entzun ahal izango da komentuan, 19:00etan. "Manez" Thierry Biscary-ren izen artistikoa da. Hainbat taldetan (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan...) kantau ondoren, Biscaryk bere kantuetan bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontetan dauz. Zemendiaren 27an, Laburbira film laburren emonaldia egongo da Udaletxeko Areto Nagusian 19:30ean. Zortzi film labur egongo dira ikusgai, tartean Arratiako ekoizpen bi. Abenduaren 2an, 19:00etan, umorezko berbaldia udaletxeko areto nagusian, Bakean dagoena, bakean utzi! Bertan, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistak alkarregaz jositako sei bakarrizketa aurkezten ditue. Euskerea eta generoa umorezko gai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izango ditue berbabide, besteak beste, ordubete inguruko emonkizunean. Amaitzeko, Euskerearen Nazinoarte Egunean, abenduaren 3an, 18:00etan argazki herrikoia egingo dabe plazan.
Bedian be umorezko bakarrizketea programau dabe zemendiaren 23rako, 18:00etan, frontoian, Lankuren eskutik. Bakarrizketearen helburua ahobizi eta belarriprest rolak eta honeek adierazoten dituen portaerak gizarteratzea da eta ikusleak euren hizkuntza ohituren gainean gogoetea egin dagiela, barre batzuk egin bitartean.
Igorren, Euskaraldia hasten dan egunean, hilak 20, egongo da Laburbira film laburren emonaldia Lasarte Aretoan 19:30ean.
Lemoan liburu aurkezpen batek eta kontzertu batek emogo deutsee hasikerea eta amaierea ariketa sozialari. Euskerea eta kirola buztartuko dabe Euskaraldiari hasikerea emoteko, Alex Txikonen meditazinoak jasoten dituan Unai Ormaetxearen Mundu bat motxilan liburuaren aurkezpenean. 19:00etan izango da Jubiladuen Etxeko goiko aretoan. Everestera neguan igotean, goi mendizalearen gogoetak bizitzaz, mendiaz, zoriontasunaz eta sufrimentuaz, beste askoren artean jasoten ditu liburuak.
Euskaraldia amaitzen dan egunean, abenduak 4, hartutako ohitura barriai eustera animetako, Sergio Mayoral eta Bihotz Gorospegaz batera, Mikel Inunziaga Inunek kontzertua emongo dau, 19:00etan, Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

Izen emoteak
Izen emote presentzialak eta txapak jasoteko aukerea batez be zemendiaren lehenengo hamabostaldian izan bada be herri gehienetan, oindino bigarren hamabostaldi honetan be egongo da aukerea hainbat herritan. Holan, Areatzan 17an eta 18an, 17:30etik 19:30era batu ahal dira txapak plazan. Bedian zemendiaren 17tik 20ra arte, txapak batu eta maskarak egongo dira salgai udal liburutegian.
Diman, 15etik aurrera izen emotea eta txapen banaketea udaletxean egingo dabe.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD