Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Landu bako lurrak Lurren Funtsan ipinteko kanpainea zabaldu dau Aldundiak

Landu barik dagozan lurrak lanean ipinteko sortu zan Bizkaiko Nekazaritzako Lurren Funtsa, "landa ingurune bizia, lehen sektore lehiakorra eta ingurune naturalaren jasangarritasunean lagunduteko" helburuagaz. Lehen sektoreko profesionalai lur gehiago eskaini ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina bat abiatu dau landu bako lursail jabedunak eskaintzaile moduan izena emon dagien Lurren Funtsean. Horretarako, Arratia, Ubide eta Zeberioko eskaintzaileak Gorbeialde Landa Garapeneko Alkartera jo behar dabe. Lurrak abeltzaintzarako larrak edo nekazaritzarako soloak izan behar dira, basoak ez dira sartzean.
Gorbeialden, lurra eskaintzen dauanari, azaldu egingo deutsie proiektua lehenengotik. Gero, lurraren kastastroko datuak emon beharko ditu jaubeak. Datuok Foru Aldundira bialduko ditue eta han aztertu ondoren, batzartu egingo dira Foru Aldundiko eta Gorbeialdeko teknikariak jaubeagaz. "Lur Funtsaren funtzionamentua Etxebideren antzekoa da. Bere helburua ez da partikularren arteko kontratuak apurtzea. Hau, lurra egoera onean bueltauko jakiela eta alokairua jasoko dabela bermea gura daben jaubeai zuzenduta dago" azaldu deutso BEGITUri Bingen Larizgoitia Gorbeialdeko gerenteak.

Nekazaritza bultzatzeko
Sistema honen bidez landa ingurumen degradazinoa saihestu eta lehen sektorea bultzatu gura da. Lur Funtsan nekazari edo abeltzain profesionalak hartu leikie lurrak alokairuan, nekazari barriak edo lanean diharduenak baina lur gehiago behar dabenak, hain zuzen be. Hau da, nekazaritza eta abeltzaintzatik bizimodua atera gura dabenentzat da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD