Hiru antzezlan programau ditu Igorreko Kultur Etxeak, data horreetan COVID-19aren neurriak galarazoten ez badabe, denpora bat eta gero jenteak antzerkira joateko aukerea izan dagian. Nagusientzako lan bik eta umeentzako batek osotuten dabe eskaintzea.
Lehenengoa umeentzakoa izango da. Izan be, umeak barre egiteko aukerea izan dagien, Tomaxen abenturak pailazoen Azken balearen emonaldia antolatu dau Kultur Etxeak, hilaren 21eko arrastiko 18:00etarako. Kultur Etxeko bazkideak debalde izango dabe saio hau.
Birritan bortxatua antzerki dokumentala
Zemendiaren 25eko, Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Egunaren harira, bezperan, 19:30ean, Igorreko Kultur Etxean, Birritan bortxatua izeneko dokumental estiloko antzezlana egongo da ikusgai, Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldearen eskutik. Antzezlana, Nagore Laffage eta Iruñeako talde bortxaketan oinarrituta dago eta andrazko baten bortxaketearen ondorengo biktimizazino bikotxean sakonduten dau. Antzezlan honetako alkarrizketa batzuk, ez dira fikzinozkoak, benetakoak baino. Epaiketako galdera gehienak, esaterako, benetako epaiketetako galderak dira, gehienbat Iruñeako talde bortxaketearen eta Nagore Laffageren epaiketakoak, hain zuzen be. Antzezlana, 2020ko zezeilan estrenau zan arrakasta handiagaz eta udagoienean, Saioa Royo eta Ion Martinez aktoreak ekin deutsie barriro lana herriz herri antzezteari.
Ez dok ero autofikzinoa eszenalekuan
Zemendiaren 28an, 19:00etan, Tartean Teatro konpainiak Patxo Telleriaren Ez dok ero antzezlana taularatuko dau Lasarte Aretoan. Lan honek, "euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformadua, barregarri eta aluzinadua" eskaintzen dau. Mikelote eta Pantxo, On Kixote eta Santxo Panzaren arketipoak, dira protagonistak. Mikelote eta Pantxo, desegin dan bikote artistiko bat da. Pantxok erretiroa ondo hartu dauan arren, Mikelote, "antzerkilari andante" estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestau eta Euskal Herrian zehar joateko, herriz herri antzeztera.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|