Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
"Nik sinisten dizut" izango da aurten zemendiaren 25eko leloa Arratian

Zemendiak 25, Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunaren harira, urtero lez, Arratiako mobimentu feministea osotuten dauan sareak, bailara osorako kartel bateratua prestatu dau, herriz herri, ekintzaz ekintza, indarkeria matxistearen kontra egin dagian jendarte osoak.


Horrezaz aparte, herri askotan beste ekintza batzuk be egingo ditue. Izan be, andren kontrako indarkeria, bardintasun ezaren adierazpen larriena da eta mundu osoan zehar egiten dan Giza Eskubideen urraketea. Manifestazinoa Igorren izango da 19:00etan, Kultur Etxeko ezkinan batuko dira.
Arratiako karteleko lehenengo ekintza, hilaren 18an izango da, 18:30ean, Bediako liburutegian eta umeai zuzendutako antzerkia izango da. 7 eta 13 urte bitartekoentzat gomendatzen da. Izan be, topiko sexistakaz apurtu gura dauan ume eta gaztetxoentzako komedia azkarra da. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitea zailtzen daben egoerak, umorez, ipiniko ditu begibistan, jolasa eta musikea erabiliz.
Hurrengo egunean, hilak 19, Artean, Bertha Gaztelumendik zuzendutako Volar dokumentala ikusteko aukerea izango da. Hemen, tratu txarrak bizi izandako andrazkoak euren esperientziak eta egindako bizi ibilbidea kontetan dabe. Pelikulearen ostean, protagonista baten testigantzea eta solasaldia egongo da.
Hilaren 20an, eguaztenean, 18:00etatik 20:00etara, Zeanuriko Kultur Etxean Zine Morea izenpean, feminismoagaz loturea daukan pelikularen bat egongo da ikusgai.
Zemendiaren 22an, barikuan, Arantzazuko Kultur Gunean, Arratian lehenago ikusi ahal izan dan antzerki hunkigarri eta gogorra, gordin eta zorrotza barriro ikusteko edo lehenengoz ikusteko aukerea egongo da: Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa da Atx Teatroak ekarriko dauana. Istorio honek, biolentzia matxistea dauka gaitzat eta errealidea eta fikzinoak buztartzen ditu.
Hurrengo ekintza gazteai zuzendutakoa izango da. Hilaren 23an izango da Igorreko Kiñu Gaztetxean 10:30etik aurrera eta Beldur Barik filosofia transmitiduten jarraitutea dauka helburutzat. Izan be, aurten ez da Arratia mailako Beldur Barik Bideo Lehiaketarik antolatu, baina Oihane Zulet Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Bardintasun Teknikariak ezinbestekotzat joten dau filosofia hori landuten jarraitutea. "Ebaluaketea egin genduan Gaztelekukoakaz igaz eta Beldur Barik programea gazteakaz lantzea oso garrantzitsua bada be, somatu genduan lehiaketea, tresna legez, zaharkitu egin dala, gazteak nekatu egin dirala, ez daukiela motibazinorik. Eta bideoa egitea bilakatu da betebehar bat eta inpaktua galdu dau". Aurten, egun osoko topaketea antolatu dabe. Kiñu Gaztetxean lau txoko prestatuko ditue. Bat izango da Sormen Txokoa eta han egongo dira Torontilekoak. Akaso, Gaztetxeko horma bat margotuko dabe, serigrafia egin, zemendiaren 25eko manifestazinorako pankartak, eta abar. Beste txoko baten Jair izeneko kick boxealariak kirolak, indarra eta andren gorputzen gainean jardungo dau, kickboxing saioa eskaintzeaz gainera. Beste txoko bat bortxaketearen kulturearen ingurukoa izango da. Eta laugarren txokoa zaintzaren ingurukoak sukaldaritzea hartuko dau gaitzat eta bertan bazkaria prestatuko dabe Beñat Madariaga sukaldariaren laguntzeagaz. "Bazkalostean idea da Beldur Barikek Bilbon egingo dauan topaketa orokorrera danok alkarregaz joatea". Topaketea Bilboko Azkuna Zentroan izango da 16:30etik aurrera eta bertara be joango dira Beldur Barik-en parte hartu daben Zeberioko gazteak.
Areatzan, hilaren 27an, Udalak eta Gure Sarea Elkarteak antolatuta, Bostetatik bat? Haur eta gazteen kontrako sexu abusuen sekretua hausten berbaldia egongo da 18:30ean Udal Aretoan.
Hurrengo egunean, Diman, 19:30ean, Abaroa Aretoan, (Des)kontrolatuta? lana antzeztuko dabe Iratxe Urkiagak eta Karmele Larrinagak. Terapeuta eta paziente baten papera jokatzen dabe eta galdera bat egiten dabe jentaurrean, "zergaitik aguntau behar dogu hainbeste?".
Hilaren 29an, 18:30ean, Lemoan, "Aske maite, aske bizi" izenpean berbodromoa antolatuko dabe. Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Eguna eta Euskerearen Egunaren atxakiapean, aldarrikapen biak buztartu gura ditue. Bertan, bardintasuna, indarkeria matxistea eta maitasun erromantikoaren inguruan, besteak beste, egingo dabe berba partaideak.

Zeberio
Zeberion, Garaitza alkartearen eskutik, Umeak ez dute gezurrik esaten! berbaldia antolatu dabe zemendiaren 22rako, umeak sufriduten dabezan abusu sexualen gainekoa. Arrastiko 19:00etan izango da udaletxeko 2. solairuan. Hurrengo egunean, Beldur Barik-en parte hartu daben gazteak Bilboko Topaketara joango dira.
Horrezaz gainera, Zeberioko Udaleko Bardintasun Zerbitzuak zemendiaren 25ean, Bilboko manifestazinora joateko deialdia egin dau.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD