Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Umeentzako antzerkia eta kontzertu bi Diman

Herriko alkarteak antolatuta, hiru jarduera egongo dira, abenduko lehen hamabostaldian. Hilaren 5ean, 19:30ean, Amorante musikariaren kontzertua eskolako kamaran; hilaren 11n, Futbolariak eta printzesak umeentzako antzerkia, 18:00etan, frontoi handian eta hurrengo egunean, hilak 12, Suger Dimako taldeak kontzertua eskainiko dau Abaroa Aretoan 13:00etan.
Dimesten Herri Hezitzaileak antolatu dau hilaren 5eko kontzertua, euskerea eta kulturea kalera aterateko helburuagaz. Folk musika desbardinak (flamenkoa, koplak, Afrikako musikea...) nahasten ditu Amorantek. Amorante izen artistikoa hartu eban Iban Urizarrek, bere gustuko musikari biren izenak nahastuz: Rodrigo Amarante brasildarra eta Enrique Morente flamenko kantariarena. Hiru disko ditu kalean, Amorante (2016), Manuela/Brueghel zaharra (2017) eta Bat edo hiru (2020).

Genero estereotipoen kontrako antzerkia
Abenduaren 11n, Andraizea andra taldeak antolatuta, Eidabe ekimen kulturalak Futbolariak eta printzesak lana antzeztuko dau. Topiko sexistakaz apurtu gura dauan ume eta gaztetxoentzako komedia da. Eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitea gatx egiten daben egoerak aurkezten ditue umorez eta musikak lagunduta. Odei eta Lur ikuskizuneko protagonistak, klasetik iges egin daben neska eta mutila dira. Besteakandik desbardin sentiduten dira ez dituelako neska eta mutilai egozten jakiezan arauak bete gura.

Suger, rock and roll dimoztarra
Imanol Salvador, Markel Ruiz, Mikel Eizagirre eta Oier Leonardo dira Suger taldeko partaideak. Taldea oin dala urte t'erdi sortu zan baina 2019ko urri lehenengoan emon eben lehenengo kontzertua. Hilaren 12an, 13:00etan, Jai Batzordeak antolatutako kontzertuan, grabau barri daben maketea joko dabe zuzenean, rock and roll estiloko 17 kantu, hain zuzen be.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD