Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arima hari laukoteak kontzertu bi eskainiko ditu Areatzako komentuan

Abenduaren 5ean, Arima hari laukotea eta Daniel Acebes txelo-joleak, The Beatles, Queen, Los secretos eta beste hainbat talderen abestiak joko dabez biola, txelo, bibolin eta ahotsetara moldatuta. Hilaren 19an be, beste kontzertu bat eskainiko dau Arima laukoteak. Honetan, musikearen historia errepasauko dabe. Kontzertu biak arrastiko zazpiretan izango dira. Izena aurretik emon behar da Areatzako udaletxeko telefonoan, hilaren 3ra arte abenduaren 5eko kontzerturako, eta hilaren 17ra arte, 19ko kontzerturako.


Taldea, Pablo Val (bibolina) eta Diego (txeloa) anaiak, Maria Diaz-Canejak (bibolina) eta Asier Arabolazak (biola) osotuten dabe. Arabolazak erantzun ditu BEGITUren galderak.

Zelan sortu zan taldea?
Taldea Bilboko Orkestra Sinfonikoko lagun eta lankide batzuek osotuten dogu. Oin dala bost bat urte ezetu genduan alkar eta harrezkeroztik askotan jo izan dogu BOSen kamara kontzertuen zikloan, laukote, boskote edo seikoteetan, oin dala lau urte hari laukote hau sortzea ebatzi genduan arte.
Areatzan kontzertu bi emongo dozuez. Arratiara zatozen lehenengo aldia da?
Viçent Zaragozaren bitartez ezetuten dogu Areatza. Bera BOSeko perkusionistea da eta badira urte batzuk Areatzan bizi dana. Berak ipini ginduzan Udalagaz hartu-emonetan eta urtea amaitu baino lehen kontzertu batzuk eskaintzeko interesa eukiela esan euskuen. Guk proposamen batzuk egin genduzan eta sano pozik gagoz aurrera atera diralako.
Abenduaren 5ean, txelo-jole batek lagunduta rock-pop kantuak joko dozuez, ezta?
Bai, hala da. Programa hori Daniel Acebes txelo-joleagaz joko dogu Areatzan, lehenengoz. Mundu mailako estreinaldia! kar, kar. Ha-ta guzti be, ez da rock-a instrumentu klasikoakaz buztartzen dogun lehen esperientzia. Arima laukoteak, Bilboko Euskalduna Jauregian Elvis Costello-ren abesti ziklo bat jo genduan eta publikoari asko gustetan jakon musikea da. Izan be, harritu egiten da jentea eta kontzertu areto "klasikoetara" beste musika mota batzuk entzutera ohituago dagozan beste entzule batzuk erakarteko balio dau. Jenteari gustetan jako, sano gustetan jako.
Acebes gure orkesteagaz hainbatetan kolaborau dauan laguna da. Eta txelista klasikoa izateaz gainera, rock kutsua be badauka "El Chelista" ezizenagaz. Kontzertu honetan abesti batzuen berak egindako moldaketak joko doguz eta 1960ko hamarkadatik hasita eta gaur arteko pop-rockaren errepasoa egingo dogu.
Hurrengo kontzertuan barriz, hilaren 19an, musika klasikoa joko dozue.
Bai. Hilaren 19an musika klasikoari erreparauko deutsagu. Mozart-en laukoteetarako piezak eta filmetakoak be bai. Piezak aukeratu doguz Ertarotik gaur egunera arte egon diran musika estiloak erakusteko. Esan lei, musikea denpora-makina balitz legez erabiliko dogula, jenteak, bere eserlekutik, leku eta sasoi askotara biajetako.
Atzen finean, kontzertu bi honeetan, gustuko dogun musikearen arpegi bi erakutsiko doguz. Horrek hunkitu eta dardarea eragiten deusku. Egun baten rocka eta bestean musika klasikoa, baina guretzat ez dira hain desbardinak. Musikeak, momentu jakin bateko biziteko modu bat eta sentimentu batzuk transmitiduten dauz eta bardin-bardin hunkitu gaikez oin dala hiru mende konposatutako musikeak edo gaur egungoak. Sentimentuak ez dira hainbeste aldatu eta horreek adierazoteko moduak be ez.
Gogo handia daukagu lan hau aurkeztuteko eta espero dogu publikoak guk beste gozatutea.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD