Abenduaren 5ean, arrastiko 18:00etan, Marie de Jongh konpainiak Ikimilikiliklik ikuskizuna antzeztuko dau Igorreko Lasarte Aretoan. Bildurraren gaineko hausnarketa hau, Jokin Oregik idatzitako ipuinean dago oinarrituta.
Mikel Laboak "txirristi, mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klip, ikimilikiliklik" kantetan eban eta imajinario kolektiboan sorgin baten irudia agertzen zan. Marie de Jongh konpainiaren lan honek neska bat dauka protagonista, umetan sorginai bildurra eutsena eta sorgin bihurtuko dana. Protagonisteak kontetan dau urteak aurrera egin ahala, zelan joan dan bildurrak gainditzen, "sorgin" bihurtu dan andra edadetua izan arte.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|