Zemendiaren 30ean San Andres eguna ospatuten da eta jaiak dira Asterrian. Aurten zapatua da eta bezperan eta San Andres egunean bertan, auzokoakaz ospatuteko moduko jaiak prestatu ditue.
Zemendiaren 29an, San Andres bezperan, barikuan, emongo deutsie hasikerea jaiari, arrastiko 18:00etan, bolanderak jaurtiaz. Ondoren, herriko trikitilari eta panderojoleak ipiniko dabe jaigiroa. Gero, 19:00etan, Igel Txapelketea egongo da eta irabazleak Etxauriko babea eta arrautzak eta Asterriako txokoko txorizoak izango ditu saritzat. Auzo afaria 21:30ean izango da eta afalostean, bingoa eta euskal tribialean neurtuko dira.
Hurrengo egunean, eguerdi partean ermita inguruan batuko dira auzokoak. 12:00etan, mezea egongo da eta ostean herriko txistulariak eta barauskarria. Arrastian herri kirolak hartuko dabe protagonismoa. 18:30ean, Irati Astondoa azkoran eta Mikel Etxebarria ardi mozten neurtuko dira biko desafio original baten eta 19:00etan, Harriti giza probetako andra taldeak hordagoa botako deutse Zeanuriko mutilai. Odoloste janagaz indarrak barritu 20:30ean eta 21:00etan, gau jantzaldiari ekingo deutsie. Lehenengotik Jainaga eta Narbaizak ipiniko ditue auzokoak jantzan eta ostean, DJ Tertzioan Etzera-ren txandea izango da.
Zapatu arrastian, jaietan mozorrotuta parte hartzera animetan dabe antolatzaileak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|