Aurten ez da egongo erakusmahairik Landakon eta produktu guztiak denda birtualean salduko dira. Zuzeneko egitaraua egongo da aforo mugatuagaz.
Durangoko Azokako webgunean egongo da denda birtuala eta bertan erosi ahal izango dira produktuak abenduaren 4tik 8ra bitartean. Horixe izango da salerosketarako gune bakarra aurten.
Kontzertuak, berbaldiak, proiekzinoak eta abarrek espazio bi izango ditue, Landako gunea eta Plateruena, azokako bost egunetan. Aforo mugatua izango da eta aldez aurretik erreserba egin beharko da.
DAren premina
Aurtengo edizinoaren aurkezpenean, Nerea Mujika Gerediaga alkarteko presidenteak "errazena edizinoa bertan behera ixtea" izango litzateken arren, denda online eta egitaraua zuzenean egitea ebatzi dabela esan eban. Izan be, bere ustetan, kultureak inoz baino gehiago behar dau Azoka; sortzaileak behar dabe plazea; argitaletxe eta diskoetxeak erakusleihoa; eta jenteak zuzenekoak bizitea eta nobedadeez gozatzea.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|