Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Igorreko Zineklubak andra aparta baten istorioa proiektauko dau

Abenduaren 10ean, 19:00etan, zineklubak Una mujer fantástica filma eroango dau Igorreko Lasarte Aretora. Sebastián Lelio txiletar zinema zuzendariak idatzi eta zuzendu eban 2017an film hau. 2018ko Oscar Sarietan ingelesa ez dan hizkuntza baten egindako film onenaren Oscarra irabazi eban.

Sinopsia
Marina eta Orlando alkarregaz maiteminduta dagoz etorkizunari begira planak egiten. Marina abeslaria izan gura dauan zerbitzari gaztea da. Orlandok Marinak baino 20 urte gehiago ditu. Iluntze baten, Marinaren urtebetetzea ospatu ondoren, Orlando ondoezik ipinten da. Ospitaleratu eta gitxira Orlando hil egiten da. Orduan, Orlandoren senideak Marina susmagarri bihurtzen dabe. Marina andra transgeneroa da eta Orlandoren familiako kide askorentzat hau aberrazinoa da.

Urtailean Hego Koreako film bat
Zineklubak programautako hurrengo filma, urtailaren 7an egongo da ikusgai. Hego Koreako Park Chan-wook-en La doncella 2016ko pelikulea izango da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD