Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Metalgintzako Hitzarmenerako aurreakordio lortuta greba bertan behera

Zemendiaren 26an, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak, FVEM patronalagaz akordioa lortu eben Metalgintzako Hitzarmenerako.


LABen ustez "aurreakordio historikoa" da eta CCOOen arabera, "aurreakordioak amaierea emoten deutso metalaren Bizkaiko gatazkeari". ELAk barriz, gai batzuk hobetu behar dirala eta denporea behar dauala patronalaren proposamena aztertuteko dino.
Aurreakordioak hiru urteko indarraldia dauka eta oin arte sektore honetan ez egozan edukiak ditu, hilabete luze honeetan sindikatuak eskatutako asko. Holan, subrogazinoa lortu da. "Subrogazino klausula txertatuta, egonkortasuna lortzean da kontratai lotutako sektoreko beharginen artean" azaldu dau CCOO sindikatuak.
Sektorean dagoan andren diskriminazinoari aurre egiteko neurriak be jasoten ditu aurreakordioak. Bardintasun batzorde bat sortzeako konpromisoa dago, enpresetan bardintasun planak egiteko eta kontratazinoak beharginaren sexua kontuan izan barik egiteko. Hori dala-eta, "hurrengo urteetan, andren presentzia hazten joatea" ekarriko dabela neurri honeek uste dabe LAB sindikatukoak.
LABen arabera, aurreakordioak dualidade eta estatalizazino mehatxuagaz amaituten dau. "Metalgintzako beharginak urteak eroezan hitzarmen barik eta behargin barriak dualidadea sufriduten (lan baldintza desbardinak lan bera egiteagaitik). Era berean, behargin guztiai eragiten eutsen estatalizazinoaren mehatxuak. Hitzarmena barritzegaz lortu dogu prekariedadea hedatzeko egoera bi honeek sektoretik desagertzea".
Gainera, adostutako aurreakordioak, malgutasunari mugak ipini eta beharginen egonkortasuna bultzatzen dau, ETT bidezko kontratuak desagertzeko bidea zabaldu eta lan osasunean be pausu barriak emoten ditu.
Lan baldintzak hobetuteaz gainera, soldata igoerea be jasoten dau LAB, CCOO eta UGTk sinatutako aurreakordioak. 2019rako, KPI gehi %1,75eko igoerea eta 2020 eta 2021erako, KPI gehi %1,5ekoa.

Negoziazino luzeak
Zemendiaren 26an adostutakoa egonkortu eta itun ofizial bihurtzen bada, hurrengo egunetarako deitutako greba ez da egingo, baina aldez aurretik asko izan dira egindako lan-ixte eta burrukak. "Hamar greba egun egin doguz eta beste 8 greba egun egiteko prest ziran beharginak, patronalak gure aldarrikapenak onartu izan ez balitu" dinoe LABetik. "Gaur barriro erakutsi da mobilizazino-negoziazino binomioak emaitzak emoten dituala. CCOOk azken urte biotan negoziazino mahaia bizirik mantentzearen alde egin dauan apustua eraginkorra izan da, mobilizazino sendoa bultzatuz, negoziazinoari eta sektoreko langile klase osoari mesede egingo deutsan sektoreko hitzarmen bat lortzeari inoz uko egin ez deiogun" dinoe CCOOtik.
ELAk barriz, atzerapausuak be ikusten dauz beste sindikatuak aurre adostu daben hitzarmenean. "ELAk, patronalak aurkeztutako proposamenaren lehen azterketa baten, gai batzuk hobetu behar dirala uste dau. Kezkaz ikusten dau, gainera, atzerapausuren bat gertatu dala aurreko hitzarmenetatik". Horregaitik, beharrezkotzat joten dau testua aztertzea eta bere ordezkariakaz batera emon beharreko hurrengo pausuak ebaztea.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD