Areatzako Orburu Merkatarien Elkarteagaz alkarlanean, Udalak bigarrenez antolatu dau Bonodenda aurten. Urtailaren 4ra arte erabili ahal izango dira salmentara ateratako 400 bonoak. Oingoan, erosi eta gastau aldi berean egin ahal izango da.
Bonoak 20 eurotan erosteko aukerea egongo da udaletxean, eta 25 eurogaitik trukatu ahal izango dira herriko komertzioetan. Maiatzean baino bono gehiago aterako dira, orduan 300 atera ziran eta kanpaina honetan 400 dira. Udalak 2.000 euro ipini ditu bigarren kanpaina honetan. Erosketak Orburu Merkatarien Elkartea osotuten daben dendetan egin ahal izango dira.
Aurkeztutako NAN bakotxeko gehienez bono bi erosi ahal izango dira, beti be 16 urtetik gora euki ezkero. Bono bakotxa behin bakarrik erabili ahalko da hurrengo baldintzakaz: ez da dirurik bueltauko eta ordaindu beharreko kopurua 25 euro baino gitxiagokoa bada, bonoak metatu egin leitekez. Debekatuta egongo da be bonoen truke dirua jasotea. Barritasun lez, oingoan bonoak erosi eta segiduan gastetako aukerea emongo dau Bonodendak.
Maiatzeko lehenengo edizinoak euki zituen helburu bardinak dira oingoak, herria bizirik manteniduteko ezinbesteko dira herriko dendak, eta hori bultzatzea eta herrian erosten dabenak saritutea gura da. Udalak dei egiten ditu herritarrak erosketak herrian egin dagiazan, kanpaina honetan ez ezik, urte osoan zehar.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|