Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Aurrekontuetarako ekarpenak telefono mobikorretik be egin ahal dira

Areatzako Udaleko gobernu taldea 2020ko aurrekontuetarako herritarren ekarpenak jasoten dabil. Aurreko urteetan legez, hainbat bide daukiez horretarako. Beste batzuen artean, areatzapartehartzea@gmail.com helbide elektronikoa, udaletxean ipinitako postontzia edo app-a. Aurten gainera, Udalak, galdetegi bat prestatu dau herritarren eretxiak eta inpresinoak jasoteko. "Areatzako Udalak inkesta bat prestatu dau Udalean emoten diran zerbitzuak, zuzentzen diran arlo desbardinen eta egin beharreko inbersioai buruzko eretxi eta proposamenak batzeako" azaldu deutso BEGITUri Asier Garcia Areatzako alkateak. Inkesta hau udalaren webgunean dago eta Areatzapp aplikazinotik edo whasapp-etik jasoteko aukerea be badago. Abenduaren 10era arte bete daiteke.
Ekarpenak jaso, aztertu eta batzuk aurrekontuetan sartu ostean, hilaren 16an, 18:30ean, aurrekontuak aurkezteko batzarra egingo dabe Udal Aretoan. Bertan aurrekontuen helburu nagusiak eta proiektuak asetzea bilatzen dabezan betebeharrak azalduko dira. 2020ko aurrekontua 1.500.000 euro ingurukoa izango da.

Herritarren tresna
Herritarren parte hartzea garrantzitsutzat joten dau Udalak. Izan be, Udalaren lana kontroletako eta oreka ekononomikoa bermatuteko tresna garrantzitsuenetakoa da urteko aurrekontua eta diru publikoa zertan inbertidu gura daben adierazoteko aukera daukie herritarrak euren ekarpenen bidez.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD