Arratia Katekesi Taldeak urtero ospatuten dauan Gabon Jaia, Igorrekoai antolatutea tokau jakie aurten. Hilaren 14an izango da ospakizuna. Gabonen zentzua berreskuratu guran, "Gabonak Jesusen erara" da urte honetako gaia. Holan ba, jaialdian hartuko daben konpromisoa gabonetan "Jesusen jaiotzea Jesusen erara ospatutea izango da, Jesusek berak erakutsitako baloreakaz, beharrizan gehien daukien persona eta kolektiboak kontuan hartuta beti be". Zapia erabiliko dabe sinbolo moduan. Izan be, abendu hasikeran ume bakotxak zapia ipiniko dau zugatzean, zapi bardina Gabon Jaira eroango dau gero, eta barriro be etxeko arbolara bueltauko dau ospakizunaren ostean. Herri bakotxak, landutako balore bat adierazoko dau antzerki, bertso zein abesti bidez: austeridadea Bediak, gaixoak Lemoak, persona nagusiak Dimak, behartsuak Igorrek, migranteak Arteak, eta maitasuna Zeanurik.
Egitaraua: 17:00etan, harrerea trikitilariakaz eta Harribide Fundazinorako janari bilketea; 17:30ean, ospakizuna; 18:30ean, eleizatik eskoletako aterpera trikitilariakaz; 18:45ean, txokolatea eta bizkotxoak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|