Jairik egon ez arren, herrietako jai batzorde batzuek ekin deutsie aisialdiko ekintzak prestatzeari. Dimakoak ekintza bi prestatu ditu hamabostaldi honetarako: hilaren 19an, Rapatean bertso saio musikatua eta 26an, Meri, Mari eta Lari umeentzako antzerkia. Bertso saioko aforoa bermatzeko izena emon behar da 655 095 727 telefonoan.
Rap musikea eta bertso ikuskizuna emongo dabe DJ Eguren eta lau bertsolari-raperok. Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Odei barroso eta Egoitz Zelaia dira rap musikearen erritmoan bertsoak botako dabezan bertsolariak. Ikuskizuna eskolako kamaran izango da 19:00etan.
Hilaren 26an, 18:00etan, Maria Urcelayk eta Yogurinha Borovak, Galder Perezen Meri, Mari eta Lari antzeztuko dabe frontoian. Ipuin eta kantuz osotutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz dihardue, familia eredu desbardinez, bildurrak baztertzeaz eta askatasunaz. Ikuskizuneko abestiak Yogurinha Borovarenak dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|