Urtailaren 3an, Gabonetako egitarauaren barruan, Gatibuk kontzertu bi emongo ditu modu akustikoan; bata 18:30ean eta bestea, 20:00etan Areatzako komentuan. Musikak salbatuko gaitu da taldearen atzen diskoa, labetik atera barria, abenduaren 4an argitaratu eben eta kantu barri horreek joko ditue Areatzan. Izena internet bidez edo udaletxera deituta emon behar da eta 14-30 urte bitarteko billaroztarrak eukiko dabe lehentasuna.
Abenduaren 4an bertan hasi ziran Gernikakoak Euskal Herritik zehar kontzertuak emoten diskoa ezetuten emoteko. "Musikari gehienen antzera, geuk be ahalegin artistiko eta ekonomiko handia egin dogu kanta barriak sortu, diskoa ondu eta ahalik eta zale gehienakaz partekatzeko. Konfinamentu perimetralaren debekupean, herri askotatik salbuespenez baino atera ezinik, aurrez aurreko Durangoko Azoka barik, zelan biztu geinken guretzat sutondoko beroa zarien zaleok emoten deuskuzuen sua? Zuek ezin badozue guregana hurbildu, geu hurbilduko gara zuenganaino" dinoe Facebook-ean.
Gatibu
Gatibu, bizkaieraz kantetan dauan Gernika-Lumoko taldea da, 2000 urtean sortu zan eta harrezkeroztik zortzi disko kaleratu ditu Zoramena (2002) eta Disko infernu (2005) diskoen ostetik, Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (2008) argitaratu eben. Disko honek indartu egin eban Gatiburen lekua euskal talde arrakastatsuenen artean. Disko onenaren eta kantu onenaren (Bang-bang txik-txiki bang bang) Gaztea Sariak irabazi ebezan lan honegaz. Ondoren, Zuzenean bizitzeko gogoa (2010), Zazpi kantoietan (2012), Euritan dantzan (2014), Aske maitte, aske bizi (2016) eta Azken indioak (2018) kaleratu ebezan.
Gatiburen kantu erritmiko eta itsaskorrak erraz ipinten dabe jentea jantzan eta kontzertuetarako sarrerak agortu egiten dira. Gaur egungo neurriakaz, komentuko kapileak 75 laguneko aforoa dauka.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|