Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Makatzak Talde Ekologista sortu dabe

Inguruneaz arduratutako herritar talde batek, Arratia eta inguruko bizi kalidadea hobetu eta naturea jagoteko helburuagaz alkarte ekologista bat eratu dau. Hori dala eta egitasmoa aurkezteko jarduera bi antolatu ditue; Aralar, mundua leku den lurra dokumentalaren emonaldia eta erraustegien gaineko berbaldia.
Makatzak taldekoen arabera, "hainbat gauza daukaguz hobetuteko gure eskualdean: autopista elektrikoaren zeharkatzea, aire kalidadea, basoen kudeaketea, gure erreken egoerea, plastikoen presentzia masiboa, animalien ondoizatea, eredu energetikoa... Eragiten hasteko sasoia da". Taldean parte hartzeako edo informazino gehiago gura dauanak makatzak@gmail.com helbide elektronikora idatzi leike edo Facebook sare sozialeko Makatzak Arratiako Ekologistak orritik kontaktuan jarri.


Dokumentala eta berbaldia
Makatzak taldeak ekintza bi antolatu ditu daborduko. Abenduaren 11n, 19:00etan, Aralar, mundua leku den lurra dokumentala botako dabe Igorreko Kultur Etxean. Dokumentala, Aralar ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz harago, hausnarketarako eta gogoetarako bide emoten dauan pelikulea da, Aralar mendilerroaren konserbazinorako deia egiten dauana.
Hurrengo ekitaldia, datorren urteko urtailaren 23rako antolatu dabe. Orduan, GuraSOS plataformako kide batek, erraustegiak osasunean daukan eraginaz eta herrigintzatik eratutako ekimenen antolaketaz jardungo dau. Hitzordua, arrastiko 19:00etan, Lemoako Kulturgunean da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD