Kepa Errastiren antzezlanaren gidoia daukan Mireia Gabilondok zuzendutako Erlauntza filma egongo da ikusgai abenduaren 20an, 18:45ean Igorreko Lasarte Aretoan. Leire Ruiz, Getari Etxegarai, Aitiziber Garmendia, Itziar Atienza, Naiara Arnedo eta Sara Cozarrek egiten dabez aktore lanak pelikula honetan.
Sinopsia
Lagun talde bat landetxe batera doa, euretako baten ezkondu aurreko agurra ospatuteko. Baina urteak ez dira alperrik pasetan eta euren artean lotura estua egon arren, ezer ez da lehengoa... edo bai. Printzipioz astegoien zoroa izan behar zana, oindino zoroago bihurtzen da: trapu lohiak aterako dira, alkarreri inoz esan bako gauzak, aitorpenak, alkohola eta erlauntza bat. Erleak ei dira animalien artean ondoen komuniketan diranak. Eta jantzan komuniketan dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|