Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Konponbiderako pausurik ez abenduaren erdian

Abenduaren 16an, Araluceko beharginak jarraituten eben greban eta egoerea konponduteko BATZen aldetik batzeako proposamen barik.


Hilaren 20rako manifestazinoa deitu dabe Araluceko sarrerako atetik arrastiko 17:30ean BATZ Araluce bizirik! lelopean eta Araluceren bideragarritasunaren alde.
Araluce hartzekodunen konkursoan dago eta lanpostuak kentzeako EEE (enplegu erregulazino espedientea) martxan da. Araluce BATZ dala eta Araluceko beharginak 141 lanpostu ez galtzeako moduak bilatzeko batzeako eskatzen deutsie BATZeko zuzendaritzeari. Zemendiaren 11n batu ziran azkenengoz eta ez eben akordiorik lortu.
Fabrikearen ate ondoan, "baina sarrerea oztopatu barik", negu gorriari aurre egiteko txabola bat egin dabe Araluceko beharginak eta han egoten dira lau orduko txandetan, euren lanpostuak defendidu guran. "Uste dogu egoerea bideratu daitekela, badagozala 141 lanpostu kentzea bezain muturrekoak ez diran beste planteamentu batzuk. Eta gu BATZeko zuzendaritzeagaz edozein egunetan eta edozein ordutan biltzeako prest gagoz" dinoe Araluceko enpresa batzordekoak. BATZek ostera, jarkera "zurruna" eta "trokelen bahiketea" egozten deutse Aralucekoai. "Eskaini geuntsen enpresearen jaubetza euro baten truke eta lanak azpikontratatzea" dinoe BATZetik. Baita "martira arteko finanziazinoa" be.
BATZek zor deutsezala soldatak be salatuten dabe Aralucekoak. Oin greban egon arren, urri bigarren eta zemendiko egun batzuetan "ordaindutako baimena"gaz egozala dinoe batzordekoak.

Araluce eta BATZ, bat
BATZeko beharginak dirala gogora ekarteaz gainera, Araluce zarratuteak arazoak ekarriko deutsazala BATZeri epe labur edo ertainean uste dabe Aralucekoak. "BATZen biziraupenerako derrigorrezkoa da Araluceren biziraupena" eta auto gitxi saldu diran urte batzuk pasau badira be, salmenta handiko sasoia heltzear dagoala uste dabe. "Aralucek 200.000 ordu ipinten ebazan bezeroentzat eta Araluceko beharginen kalidadea. BATZek Araluce kendu ezkero, merkaduan birkokatzeko momentuan ezin izango dau eskaini, lehen eskaini izan dauana" dinoe.

Tensino handiko egoerea
Tensinoa dago herrian, "zatituta" dago. "Tensinoa egotea normala da 141 persona kaleratzeko asmoa dagoanean. Eta horreri gehitzean badeutsagu %90 inguru Arratiakoak dirala, oindino normalagoa da tensinoa egotea" dinoe Aralucekoak. Eta "ez gara zenbakiak. BATZek kaleratzea ebatzi dauan 141 persona gara eta 141 familia dagoz atzean" gehitu dabe.
Sare sozialetan "gaizkile" moduan tratetan dabezala dinoe.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD