Abenduaren 31n mundu osoan egiten dira herri lasterketak. Baita Igorren, Lemoan eta Zeanurin be. Igorren lasterketa hau mozorrotuta egiteko ohiturea dago. 11:00etan hasiko da izen emotea eta 11:30ean lasterketea.
Lemoako IX. Gabonetako Lasterketea Eneko Zamalloa Memoriala 12:00etan hasiko da Elizondon. Hiru ibilbide egiteko aukerea egongo da 500 metrokoa umeak eta 1.300 metro edo 4.000 metrokoa nagusiak.
Zeanurin, parte hartzeako hitzordua 11:00etan da. Ostean, taloa eta saldea egongo dira indarrak berreskuratzeko.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|