Gabonetako programa batzuk ez dira amaituten urteagaz batera eta horregaitik, udalak eta alkarteak antolatuta, kultura eta aisialdirako jarduerak dagoz aukeran Arratian eta Zeberion.
Sasoi honetako klasikoak diran Erregenetako Kabalgatak ikusteko jente ugari bilduko da Areatza, Bedia eta Igorren. Antzerkiai jagokienean, Igorreko Lasarte Aretoan, umeentzako Mari Errauskin eta nagusientzako Yllana Teatroaren Gag Movie aitatu behar dira. Bediakoak, Bilboko Arriaga Antzokira joango dira Ali Baba eta berrogei lapurrak opera ikusten.
Filmak, txangoak eta umeentzako tailerrak be ez dira faltauko urteko lehenengo egunetan.
Arantzazu
Urtailak 4, zapatua
Herri urtekerea Gasteizera: izotz pistea, katedrala...
Areatza
Urtailak 2, eguena
19:00etan, Artzaintza Gorbeian. Milaka urteko lanbidearen iragana, oraina eta etorkizuna dokumentala udaletxeko Areto Nagusian.
Urtailak 5, domekea
18:30ean, Erregenetako Kabalgatea. Karpon hasita eguraldi ona egin ezkero, ostean plazan.
Arratia
Urtailaren 2tik 4ra
Neguleku ibiltariak Arratian zehar. Areatza, Igorre eta Lemoako Gaztelekuak antolatuta.
Artea
Urtailak 2, eguena
18:00etan, Mimaia Antzerki Taldearen, Peloloco txotxongilo ikuskizuna Kultur Etxean.
Bedia
Urtailak 3, barikua
17:00etan, urtekera familiarra Arriaga Antzokira Ali Baba eta berrogei lapurrak operara.
Urtailak 5, domekea
18:30ean, Erregenen Kabalgatea, aurretik txokolatea bananduko da.
Dima
Urtailak 5, domekea
Dimako koruak egoitza bietan emonaldia eskainiko dau.
Igorre
Urtailak 2, eguena
11:30-13:30 eta 16:30-19:30, Motxoganen tailerrak aterpean.
Urtailak 3, barikua
20:00etan, Yllana Teatroaren Gag Movie Lasarte Aretoan.
Urtailak 4, zapatua
18:00etan, antzerkia Mari Errauskin Lasarte Aretoan.
Urtailak 5, domekea
18:30ean, Erregenen Kabalgatea Mandoia kaletik.
Lemoa
Urtailak 2, eguena
19:00etan, berbaldia Zer gertatzen ari da Iruñea-Veleian? Euskalduntze berantiarra? Gaztetxean.
Urtailak 3, barikua
2012 eta 2015 bitartean jaiotakoentzako ludotekako urtekerea.
Urtailak 5, domekea
23:00etan, Stankeik-en kontzertua Karabie Gaztetxean.
Urtailak 6, astelehena
Garbiketea Karabie Gaztetxean.
Zeanuri
Urtailak 3, barikua
09:00etan, Iruñeara urtekerea.
Zeberio
Urtailak 3, barikua
19:00etan, zinea euskeraz Leo da Vinci: Mona Lisa misioa udaletxean.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|