Bizkaia Aurrera Kultura Bonua (BAKB) izenpean, Bizkaian kultura konsumoa bultzatzeko asmoz, bonuak kaleratu zituan BFAk igazko urri lehenengoan. Bonu honeek Begitu-lagun izateko aukera parebakoa eskaintzen dabe; izan be, bonuokaz, Begitu-lagun egin ezkero, Begitu-lagun barriak 15 euro pagau eta BEGITUk 40 euro jasoko dauz. Bonuak zemendian amaitu ziran arren, aurretik eskuratu ebezenak maitzaren 31ra arte erabili leikiez. BEGITU hobetuteko baliabide ekonomikoak behar dirala eta 2021ean be, 50 Begitu-lagun barri egiteko kanpainea ipini dau martxan aldizkaria kudeatzen dauan Zertu Kultur Elkarteak. Arrainak ura eta akerrak mendia biziteko behar badau, zuk Begitu-laguna izan behar dozu begituk bizitzaren gauzarik politenak kontetan segidu dagian.
Bonurik euki ez arren be edonor egin leiteke Begitu-lagun 35, 55 edo 75 euroren truke urtean. Gainera egiten diranen artean Garena jatetxean lagun birentzako menu degustazinoa zozketatuko da aprilean. Holan egin dau begituk abenduan be, Begitu-lagun egin diranen artean menua zozketatu dogu eta irabazlea Saioa Zubiaur izan da.
Opariak trukean
Begitu-lagun barriak opari moduan, telazko boltsa bat, besoko argi islatzailea eta zortzi liburu jasoko ditu, eta Dimako Garena jatetxean lagun birentzako degustazino menuaren zozketan sartuko da.
Liburuok Angel Larrea eta Juan Rekalderen Arratia Inguruko Hiztegia eta Berbategitxoa, Alvaro Rabelliren Ustezko fikzioak eta Saguzarren profhezia, Peru Tximaluze alemaniar ipuin klasikoaren euskerazko bersinoa, Arratia Musika Eskolako 25 urteurreneko monografia eta Iker Yurrebasoren Haizea aurpegian dira. Nerea Zuloaga eta Iratxe Andikotxearen Kontaidazu! Kantaidazu! ipuin eta abestien liburu-CDa be eroango dabe Begitu-lagun barriak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|