Ilgoran, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolak, urteko lehenengo hamabostaldian, ikastaro bi hastea dauka programauta. Urtailaren 10ean, Inma Merino de Castrok gidatutako Autoconocimiento y autoestima ikastaroa abiatuko da. Ikastaroa Igorreko Kultur Etxean izango da eta zazpi saio izango ditu, maiatzaren 15era arte. Hilaren 15ean barriz, Monica Nuñezen eskutik, Soñar, creer y crear ikastaroa abiatuko da. Martiaren 18ra arte izango da eguaztenero 18:00etatik 20:00etara Lemoako Kulturgunean.
Aurreko ikasturtean Inma Merinok izen bereko ikastaroa emon eban arren, oingoa ez da aurrekoaren errepikapena izango, ezta bere jarraipena be. "Gaia oso zabala da, autoestimearen lanketea, bizitzako sano prozesu luzea izan daiteke, bizitza osokoa, akaso". Saioak 18:00etatik 21:00etara izango dira.
Amets kolektiboa gauzatzen
Soñar, creer y crear ikastaroan, Monica Nuñezen laguntzeagaz, taldekideak amets kolektibo bat gauzatuko dabe. Tailerraren helburua, amets bat errealidade bihurtzea oztopatzen dauan edozein idea edo sentimentu gainditzea da. Dragon dreaming metodologian oinarrituta eta teknika desbardinez taldekideak, modu kolektiboan zeozer amestu, adostasun batera heldu eta formatzaileagaz batera, hori gauzatzeko emon behar diran pausuak egingo ditue.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|